Euskaraldia

 

 

 

 

Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere badugu arigune–en bidez.

 

 

  •  Ahobizi: Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean, lehen hitza, beti, euskaraz izango da. Euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

 

  • Belarriprest: Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak, belarriprest dira. Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

 

  • Ariguneak: Euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanean (kanpo ariguneak).

 

 

EUSKARALDIA DONOSTIAN

 

URTEA

 

AHOBIZI

 

BELARRIPREST

 

GUZTIRA

 

ARIGUNE

 

2018

 

12.849

 

4.800

 

17.659

 

---

 

2020

 

 9.729

 

2.812

 

12.554

 

2.000

 

 

 

Itzuli