Euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak indartu edota aldatzeko ariketa soziala da Euskaraldia, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denboran mugatua. Euskaraldiaren helburu nagusia 16 urte gorako herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Norbanako gisa (ahobizi edo belarriprest izanez) parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere badugu ariguneen bidez. Aurtengoa hirugarren edizioa izango da eta azaroaren 18tik abenduaren 2ra antolatuko da.
Donostia martxan da Euskaraldiaren hirugarren ediziorako. Arukezpen ekitaldia ekainaren 11n egin zen hiriko San Telmo Museoan. Bertan Eneko Goia alkateak, Tanya De La Cruz aktoreak, Iñaki Salvador musikariak, Esther Arrojeria Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak eta Pilar Kaltzada kazetariak hartu zuten parte.
EUSKARALDIA DONOSTIAN |
||||
URTEA |
AHOBIZI |
BELARRIPREST |
GUZTIRA |
ARIGUNE |
2018 |
12.849 |
4.800 |
17.659 |
--- |
2020 |
9.729 |
2.812 |
12.554 |
2.000 |