Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.
Taldean eta irakasle batekin egin nahi izanez gero, euskaltegira joan behar da; 60 orduko ikastaroak dira eta 25 € ordaindu behar dira.
On line ere egin liteke eta doakoa da; ikastaro honek tutorerik gabe oso oinarrizko euskara internet bidez ikasteko aukera ematen du. 20 ikastunitate dauzka eta 60-80 ordu aurreikusi behar dira guztiak burutzeko. Ikastaroa on line egiteko informazioa
Ikastaro hauek etorkinen elkarteek bultzatzen dituzte eta Donostiako Urrats euskaltegiak ematen ditu, etorkinen elkartean edo euskaltegian bertan. Igande goizetan eta astegunetan arratsaldez izaten dira.
AISA ikastaroa on line
Etorkinen elkarteak, harremanetarako: Esperanza Latina // Decebal Errumania Euskadi
Ikastaroa ematen duen euskaltegia: Urrats euskaltegia