Langabeentzako doako euskara ikastaroak

Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.

Ikastaroaren ezaugarriak
  • Ikastaroak presentzialak dira.
  • Matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat ematen zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezartzen dira maila bereko ikasleen artean.
  • Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egiten da ikastaroa hasi aurretik.
  • Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatzen dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatzen da. Hau da, ezin du euskaltegia aukeratu.
  • Asistentzia derrigorrezkoa da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galtzen du.
  • Baja bat onartutzat ematen da honako egoeretan: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da Euskaltegian.
  • Baja bat ematen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak hartzen du parte ikastaroan, betiere, ikastaro horren maila baldin badu, ikastaroaren hasieran egindako mailaketa frogaren arabera eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.

 

 

Langabeentzako doako euskara ikastaroak 2023

 

-Ikastaroaren datak: 2023ko urriaren 6tik abenduaren 5era.

- Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera.

- Izena emateko irailaren 1etik 22ra

Izena emateko lotura

 

Dirulaguntzen oinarriak

Itzuli