Mintzapraktika

Mintzodromoak

 
MINTZODROMOA ekimenaren helburua euskararen erabilera sustatu eta erabilera hori kalera ateratzea da, jendea MINTZODROMOAn euskaraz solasean jarriz.

Euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari aukera horiek ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea… azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea.
Mintzodromoaren funtzionamendua
Launaka eserita mahai baten inguruan. 15 / 25 mahai inguru jartzen dira eta parte hartzaileak launaka eseri eta berriketa lasaian, interes orokorreko gaiez jarduten dute.

Solasean aritzeko hiru gai izaten dira ordubeteko tartean. Gai bakoitzarentzat 15 minutu izaten dira eta gai baten eta bestearen artean, parte hartzaileak mahaiz mugitzen dira mintzakidez ere aldatuz.

Leku jakin batean egiten da: Boulebardean, San Telmo Museoan, ikastetxeetan, Arcco Merkataritza zentroan, …
Antolatzaileak
BAGERA elkartea, hiriko euskaltegiak eta Euskara Zerbitzua.
Itzuli