Haurrei eskolaratzeko adina iristen zaienean, gurasoek ikastetxea aukeratu behar dute, eta Euskara Zerbitzuak gurasoek hartu behar duten erabaki horretan euskara ikasteak duen garrantzia aintzat hartzera animatu nahi ditu.
Urtarrilaren amaieran, (2022an, urtarrilaren 17tik 28ra, hain zuzen) eskoletan matrikulatzeko epea irekitzen da, eta gurasoek ikastetxeetan eskaintzen diren hiru hizkuntza ereduren artean aukeratu beharko dute:
Gure hiriaren egoera soziolilnguistikoa kontuan izanik (Eustaten arabera, 2016an 29 urtetik beherako %79,85 euskalduna zen, %9,74k euskara ulertzen zuen eta %10,41ek soilik aitortu zuen euskara ez zekiela), egin diren ikerketek eta orain arteko esperientziek erakutsi digute D ereduak bermatzen duela bi hizkuntza ofizialen ezagutzarik orekatuena, batez ere, heziketa prozesu osoan eredu horretan ikasten bada, hau da, hezkuntza ziklo eta maila guztietan.
Bestalde, aipatzekoa da lehen hezkuntzan eta bigarren hezkuntzan ere hizkuntza ereduen bilakaera haur hezkuntzako joera bera izaten ari dela, bai sistema publikoan zein pribatu eta itunpekoan.
Kontuan hartu behar haurraren lehen urteak oso garrantzitsuak direla hizkuntza bereganatzeko, zenbat eta hizkuntza gehiago ikasi eta erabili, orduan eta hobeto garatuko ditu beste zenbait gaitasun, eta, kultur aniztasun handiagoaz gozatzeko aukerarekin batera, lan etorkizun zabalagoa izango du.
2021-2022 ikasturtean 3 urteko haurren matrikulazioa honela banatzen da:
D ereduan: % 86,4
B ereduan: % 6
A ereduan % 7,6
Ikasturtea | A eredua | B eredua | D eredua |
1991/92 | % 19 | % 48 | % 33 |
2001/02 | % 9,6 | % 38,2 | % 52,3 |
2011/12 | % 8,4 | % 15,8 | % 75,8 |
2021/22 | % 7,6 | % 6 | % 86,4 |
Urtez urteko matrikulazioaren bilakaera ikusteko