"Oporretan euskaraz" udalekuko haurrak Donostian barrena
Klikatu argazkien gainean handiago ikustekoEuskararen erabilera sustatzeko asmoz antolatutako udaleku irekia. Uztailaren 3tik 28ra.
Erlazionatutako estekak
OHARRA: Uztailaren 3an aldaketak izango dira, Tourra dela eta: haurrak 13:00etan jaso beharko dituzte horien gurasoek. Trafikoaz gain, oinezkoen pasabideen erabilera ere murriztuko dute. Hori dela eta, haurra 13:00etan jaso ezin duenak, astelehenean haurra jarduerara ez bidaltzea gomendatu dute antolatzaileek.
Gogoratu:
08:30-9:00 Haurtzaindegi zerbitzua (zerbitzua eskatu duten familientzat)
Uztailaren 3tik aurrera: 09:00-13:30 Oporretan euskaraz
13:30: haurrak jasotzea. Puntualtasuna eskatzen da.
Leku guztiak bete dira, eta neska-mutilak taldeetan banatuta daude.
Egokitu zaizuen taldea kontsultatzeko, klikatu hemen.
BILERA FAMILIEKIN
Ekainaren 28an, 17:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Alderdi Ederreko sarrera.
Hilaren 29an, informazioa bidaliko zaie familiei posta elektronikoz.
Azken jarraibideak, galderak... jasotzeko, adi egon Hezten-en mezu edo komunikazioei.
Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 10era.
Udaleku irekiak uztailaren 3tik 28ra izango dira.
Hemen duzue informazio guztia: INFORMAZIOA