Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa eta ariketa sozialean parte hartzeko arigunea(k) identifikatu eta entitate modura izena emateko deia luzatu nahi dizuegu Donostiako Euskaralditik.
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XIII. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2022ko uztailaren 4an abiatu eta irailaren 16an amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 1.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 1.200 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.