Euskara Zerbitzuak “Euskararen Ekimen Estrategikoak. Donostiako Plan Orokorra” garatzeko diru laguntzak ematen ditu, irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateentzat.
Oinarriak ikusteko
Erlazionatutako estekak
Otsailaren 7an argitaratu dira Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Irabazi Asmorik Gabeko Elkarteentzako 2022ko dirulaguntzen oinarriak. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 7an (barne) bukatuko da.
Euskara zerbitzuak ematen dituen diru-laguntzak hiru deialdi izango ditu aurten:
1. Auzoetako plan integralak. Donostiako euskara batzordeek eskatzen dituzte auzoetako urteko plana garatzeko. Auzoko planean sartzen da euskararen eguneko egitaraua ere. Aurten, korrika sustatzeko edo euskaraldirako dirulaguntza ere eska daiteke lerro honetan.
2. Jarduera zehatzak. Donostiako elkarteek eskatzen dituzte beren jarduera konkretu bat diruz laguntzeko. Aurten, euskara batzorderik ez duten auzoek, korrika sustatzeko dirulaguntza eska dezakete lerro honetan.
3. Euskararen eguneko egitasmoak. Euskararen eguneko egitasmoak auzoetan garatzeko, auzoetako plan integrala aurkeztu ez duten auzoentzat.
Euskara zerbitzuak 2021ean honako dirualguntza hauek esleitu zituen:
1. 2021eko dirulaguntza auzoetako plan integralak
2. 2021eko dirulaguntzen emakida jarduera zehatzak
3. 2021eko dirulaguntzen emakida euskararen eguna
2020. urtean Honako dirulaguntza hauek esleitu zituen Euskara Zerbitzuak:
3. Euskararen eguneko egitarauak