Langabeentzako doako euskara ikastaroak

Euskara Zerbitzuak doako euskara ikastaroak antolatzen ditu hiriko Euskaltegiekin lankidetzan langabezian dauden donostiarrei zuzenduta.

Ikastaroaren ezaugarriak
  • Ikastaroak presentzialak dira.
  • Matrikulatzerakoan ikasle bakoitzari matrikulazio zenbaki bat ematen zaio eta honen bidez eskolatzeko lehentasunak ezartzen dira maila bereko ikasleen artean.
  • Euskara maila ezagutzeko mailaketa froga egiten da ikastaroa hasi aurretik.
  • Ikastaldeak euskara mailaren arabera osatzen dira eta ikaslea dagokion euskaltegian eskolatzen da. Hau da, ezin du euskaltegia aukeratu.
  • Asistentzia derrigorrezkoa da eta bi egunetan ikaslea ez bada eskoletara joaten ikastaroetara joateko eskubidea galtzen du.
  • Baja bat onartutzat ematen da honako egoeretan: gaixotasuna edo lana aurkitzea. Horretarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da Euskaltegian.
  • Baja bat ematen denean, itxaron zerrendan dagoen lehen pertsonak hartzen du parte ikastaroan, betiere, ikastaro horren maila baldin badu, ikastaroaren hasieran egindako mailaketa frogaren arabera eta baja ikastaroaren zein momentutan gertatu den kontuan izanda.

 

 

Langabeentzako doako euskara ikastaroak 2022

- Onartuen zerrenda eta klaseak jasotzeko lekua

-Ikastaroaren datak: 2022ko urriaren 5etik abenduaren 2ra.

-Hiru ordu egunero (10:30-13:45), astelehenetik ostiralera.

Diru laguntzen datuak, 2019

 

Ikastaro hauek emateko, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak honako diru laguntzak eman dizkie HABEko Euskaltegien eta Euskararen Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan euskaltegi pribatu homologatu gisa inskribatuta dauden Donostiako euskaltegiei.

Entitate onuraduna  Talde kopurua

Emandako laguntza

EUSKARAZ KOOP. E. (AEK

1

3.800 €

ILAZKI EUSKALTEGIA

1

3.434,4 €

LEGAZPI 6 EUSKALTEGIA

2

6.452 €

URUMEA EUSKALTEGIA (GERNIKA XXI, S.L.

2

6.086,4 €

HITZEZ EUSKALTEGIA

2

6.452 €

URRATS EUSKALTEGIA

2

6.868,8 €

  • Sortu diren taldeak, guztira: 10
  • Lagundutako ikasle kopurua: 114
  • Emandako diru laguntza: 33.093,6 €

Dirulaguntzen datuak 2020

Ikastaro hauek emateko, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak honako diru laguntzak eman dizkie HABEko Euskaltegien eta Euskararen Autoikaskuntzarako Zentroen Erregistroan euskaltegi pribatu homologatu gisa inskribatuta dauden Donostiako euskaltegiei.

Entitate onuraduna  Talde kopurua

Emandako laguntza

EUSKARAZ KOOP. E. (AEK

2

6.840 €

ILAZKI EUSKALTEGIA

2

6.840 €

LEGAZPI 6 EUSKALTEGIA

2

6.840 €

URUMEA EUSKALTEGIA (GERNIKA XXI, S.L.

2

6.840 €

HITZEZ EUSKALTEGIA

1

3.420 €

URRATS EUSKALTEGIA

1

3.420 €

  • Sortu diren taldeak, guztira: 10
  • Lagundutako ikasle kopurua: 99
  • Emandako diru laguntza: 34.200 €
Itzuli