"Oporretan euskaraz" udaleku irekiak

Op_Eu 15 Alderdi Eder.jpg

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskararen erabilera sustatzea helburu duten udaleku ireki hauek uztailean egingo dira, 5etik 30era.

Covid19k sortutako alarma egoera dela eta, aurtengo udalekuak bereziak izango dira. Unean uneko egoerara egokituko dira, eta uneko egoerak eskatzen dituen osasun neurriak beteko dira.

 

Erlazionatutako estekak

Oporretan euskaraz: Izen-ematea 2021

Udaleko Euskara Zerbitzuak Oporretan Euskaraz udaleku irekiak antolatuko ditu uztailean. Udako jarduera honen helburua da haurrengan euskararen erabilera sustatzea. Bertan parte hartzeko izena eman ahal izango da maiatzaren 13tik 19ra.

Iaz bezala, Covid 19 pandemia dela eta, udalekuak egoera berrira egokitu behar izan ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak eta horrek zenbait ezaugarri, baldintza eta abar aldatzea ekarri du. Aldaketa horiek egitea ezinbestekoa izan da haurren, begiraleen eta familien osasuna arriskuan ez jartzeko.

Jardueararen inguruko datu orokorrak:

-Data: uztailean, 5etik 30era


-Txanda: txanda bakarrean, 4 astez


-Ordutegia: goizeko 9:00etatik 13:30era


-Zaintza zerbitzua: 8:30-9:00


-Adina: 5-11 urte (2010-2016 urteen artean jaiotakoak)


-Izena emateko epea: maiatzaren 13tik 19ra.Izen ematean  familiek aukeratuko dute jasotze puntua. Hiriko 8 ikastetxe jarriko dira aukeran. Izen ematea zabaltzen denerako argitaratuko da ikastetxeen zerrenda.

-Kuota ezberdinak egongo dira familia motaren arabera:



-Unean uneko osasun irizpide eta arauak jarraituko ditugu.

Itzuli