Zabalpen handiko komunikazioetan (kartelak, esku orriak...) edota ekitaldietan euskararen erabilera sustatzeko, bi hizkuntza ofizialen erabileraren praktika onak aurkituko dituzue ondoko argitalpenean.
Gainera, Euskara Zerbitzuak irabazi asmorik gabeko elkarte eta entitateei hizkuntza aholkularitza eta testuen zuzenketa zerbitzua eskaintzen die, betiere zerbitzuaren baldintzak eta ezaugarriak betez gero.
Hemen dituzu Donostiako Udalak euskara gaiari lotuta onartu dituen hainbat arautegi: Batetik, egun indarrean dauden Udal Administrazioaren barruko Erabilera Plana eta Udalerriari begira onartutako Donostiako Plan Orokorra eta, bestetik, 1991n onarturiko Arautegi Orokorra.
Euskara normalizatzeko ahalegin handiak egin dira azken hogeita bost urte hauetan, eta horiei esker, euskarak esparru berriak irabazi ditu gizartean, komunikabideetan, merkataritzan, lan-munduan eta baita Administrazioan ere. Hori guztia lortzeko maila ezberdinetako legeak, dekretuak eta arauak onartu dira. Hemen aurkituko dituzu horietako batzuk.