Hemen dituzu Donostiako Udalak euskara gaiari lotuta onartu dituen hainbat arautegi: Batetik, egun indarrean dauden Udal Administrazioaren barruko Erabilera Plana eta Udalerriari begira onartutako Donostiako Plan Orokorra eta, bestetik, 1991n onarturiko Arautegi Orokorra.
Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana Donostiako Udalean - 6. Plangintza aldia (2018-2022)
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko abuztuaren 8an Donostiako Udalean Euskararen erabilera normalizatzeko 6. plangintza (2018-2022) onartu zuen eta plana garatzeko lanpostu zerrendan egin diren aldaketak onartu ditu.
Plangintza aldi honetan, Udalean orain arte egindako bidea sendotu nahi da. Langileen euskalduntze eta alfabetatze prozesuetan egindako ahaleginari esker, gero eta gehiago gara euskara ezagutu eta erabiltzen dugun langileak. Hemendik aurrera, bada, ezagupenetik benetako erabilerara igaro eta erabilera hori orokortzea da helburua, hau da, udal administrazioaren esparru guztietan (kanpo eta barne harremanetan, aplikazio informatikoetan, kontratazio administratiboetan...) euskararen erabilera areagotzea.
Hemen dituzu Euskararen Erabilera Normalizatzeko 6. plangintzaldian (2018-2022) onartutako hizkuntza jarraibideak.
Donostiako Udalean eta udalerrian euskararen erabilpena normalizatzeko arauak
1991n Donostiako Udalak euskararen erabilera normalizatzeko arauak onartu zituen.