Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Bilintx. 175 urte direla eta..

Bizkarrondo, IndalezioDonostiako Euskararen Udal Patronatua, 2006 Bertsoa

Hitzaurrea

    Aurtengo (2006ko) apirilaren 30ean ehun eta hirurogeita hamabost urte beteko dira Indalezio Bizkarrondo Bilintx jaio zela. Hori dela eta, bere bertsoen erakusgarri bat eskaintzen dizu Donostiako Euskararen Udal Patronatuak, haren bertsorik ezagunenak bildurik.

    Hamabi bertso aukeratu dira, eta bertso bakoitza Mattin komiki egilearen ilustrazio batekin lagunduta dator. Bertso sorta bakoitzetik hiruzpalau jaso dira, esanguratsuenak, liburua Donostiak eman duen bertsolari ospetsuena gogoratu eta bere lana zabaltzeko egin da eta.

    Bertsoak Donostian garai batean mintzatzen zen euskaraz idatzita daude, Bilintxek berak idatzi zituen moduan eta egungo euskara arautura ekarri gabe. Bertso hauek berebiziko arrakasta izan zuten, orduko gizartean jendearengana erraz eta komunikazio-arazorik gabe iristen ziren seinale. Orduan ez ezik, egun ere sona handia dute eta errotuta daude donostiarren eta euskaldunen artean.

    Bilintx etorri handiko bertsolaria zen, desberdina, maitekorra. Anjel Mari Peñagarikanok horrela deskribatzen du bere bertsogintza: «Bere barrengo sentimenduak bertso bihurtzen zituen. Ez zuen modu hoberik aurkitu maitasuna agertzeko». Horren erakusle dira ondorengo bertsoak.

   

    Donostian, 2006ko apirila

    Donostiako Euskararen Udal Patronatua

 

Pasartea

POBRIAREN SUERTIA

 

Beste alibiyorik

pobriak ez dauka,

negarrez jaio eta

bizi arrastaka,

galtzarbian, kolkuan,

nun-nai arraskaka,

erropetan koipia,

zikiña ta kraka,

jendiak ikustian

artutzen du naska,

danak pasatzen zaizka

ondotik presaka;

nai baldin badu ibilli

kalian bueltaka,

ateratu orduko

etxetikan anka,

mutil txikiyak ditu

atzetik millaka,

azenariyo edo

patata tiraka,

zakurrak ere asten

zaiozka zaunkaka,

aberiak tiratzen

diyote pullanka,

danak, kristau ta abere,

guziyak txandaka

gizarajua dute

ibiltzen burlaka,

batek obe luke izan

pobre bañon kaka.

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera