Donostiako euskal idazleak

Bilatu

Bilaketa Kronologikoki

Dirugosea

Arzelus, AnderEskuizkribua, 1900-1949 Antzerkia

Pasartea

I. Agerraldia

 

AMALE, begitatik biotzerako bidea errez arki dezaken 19 urteko neskatil polita. Itz gutxikoa. 10'ean exerita bere lanean ari da. Ordezkariaren makinidazlea baita.

 

ZIRILO, 30 inguruko otseña. Bizkarrezur bigunekoa. Itz-ontzia, zurikatzallea. Nagusiaren konfiantzakoa.

 

ZIRILO.- (1'etik eskutitz pillarekin). Egunon beza, etxe ontako pitxirik politenak.

 

AMALE.- (bere lanean). Baita zuk ere.

 

ZIRILO.- (eskutitzak banaka banaka aztertu ta 3'an, idatzotzaratxoan utziaz). ¿Gaur ere ez al dator ordezkari jauna?

 

AMALE.- Ez da beintzat oraindik azaldu.

 

ZIRILO.- Ez, batzuetan gauza abek, bereala pasatzen ezpadira, luze jotzen dute.

 

AMALE.- ¡Gizona! Goiz esnatuko ziñan gaur, ez?

 

ZIRILO.- Bai ba, orra. ¿Zertan igarri didazu?

 

AMALE.- Iñoiz baño argiago baitzatoz...

 

ZIRILO.- ¡Ai ene! Ogei urte banitu... Zu bezelako emakumetxoa bear nuan nik, zu bezelakoa. ¡Ai ene!

 

AMALE.- Asko da...

 

ZIRILO.- (bere buruari egingo balio bezela). Baña bai, iretzat egongo uan gure neskatilla... Aurreragokorik bazebilkik inguruan.

 

AMALE.- (legor). ¿Betiko leloa al degu orain  ere?

 

ZIRILO.- Begien aurrean dagona ezin ba ukatu, biotza. ¿Zertarako eman digu Jaunak doai...

 

AMALE.- (moztuaz). Goiz guzian emen egoteko asmoa al dezu? Ez didazu lanean uzten, gizona.

 

ZIRILO.- Oraindik ez daramat minutu bat ere, pinpilinpauxa, etzaitez asarretu. Egiak ez du beñere iñor mindu bear, batez ere onen gozoa danean. Ogeitabost durokin ezin bizirik, arrastaka ibilli bearrean, dirua parra-parra...

 

AMALE.- (zutiturik). Begira, zu ezpaldinbazuaz, nik aldegingo det.

 

ZIRILO.- ¿Ez dezu entzun nai, erregintxo? Tira ba, ixilduko naiz. Ondo dakizu nere izenari dagokion bezelakoxea naizela.

 

AMALE.- ¡Jesus! (esanda exeri bedi).

 

ZIRILO.- Nere aitabesotakoak bazekien bai zer egiten zuan. Zirilo, nai dekenean ziri ta bear danean lo.

 

AMALE.- Jainkoaren izenean, gizona, utzi nazazu pakean.

 

 

II. Agerraldia

 

        IMANOL, 26 urteko ontziburua, kapitana. Mutil argia, egokia.

        ITZIAR, 24 urteko neskatilla. Ontzijabearen alaba. Imanol'en andregaia.

 

IMANOL.- (1'etik Itziar'ekin sartuaz). Jainkoak egunon digula.

 

AMALE eta ZIRILO.- (batera). Baita zeuei ere / Baita beoi ere.

 

IMANOL.- (Amale'ri). ¿Azkarreta jauna ez al da emen?

 

AMALE.- Lau egun abetan ez da lanera etorri.

 

ZIRILO.- (muturra sartu naiean). Ez, jauna, gaxo egon bear du. Lengo astean otzikara...

 

IMANOL.- (len bezela Amale'ri). ¿Nork egiten du orain aren ordezkotza?

 

ZIRILO.- (Amale'ri aurrea artuaz). Nagusi jaunak berak nai izaten du. Ez dio beste iñori ontan sartzen uzten.

 

IMANOL.- Aizu, Zirilo.

 

ZIRILO.- (atentzioa bereganatu duanean pozik). Agindu, jauna...

 

IMANOL.- ¿Koldo'ri esan nai al diozu Newcastle'ra bialdu nai duana gertutzeko?

 

ZIRILO.- ¿Bereala juatea nai al du?

 

IMANOL.- Bai, bai.

 

ZIRILO.- Beorrek agintzen duna... (Bizkarra makurtu ta bijua 1'etik. IMANOL'ek eskua jasoko du «Ia bein ixiltzen aizen» balio bezela. AMALE'k parriritzia).

 

ITZIAR.- ¡Aj! ¡Ori gizon betegarria!

 

IMANOL.- (aren bizkarmakurtzeak egiñaz). Bizkarrezurreko muelleak ondo engrasatuyak ditu beintzat. ¡Zurikatzalle arraioa! (AMALE'k par egin beza).

 

ITZIAR.-¡Nagatu egiten nau! Ez dakit nik nola izan dezaken orren gogokoa nere aitak.

 

IMANOL.- Zure aitak... Obe det ixilik egon... Amale, ¿nagusiak berak al ditu giltzak?

 

AMALE.- Bai, jauna. Ez lizkioke iñori utziko.

 

IMANOL.- ¿Laster etorriko da noski?

 

ITZIAR.- Arritzekoa da oraindik etorrigabea izatea.

 

AMALE.- Bai, bestetan garai ontarako emen izaten da. (Ari dan lana bukatu ta jeikiaz). Barkatu, ezer agintzen  ezpadidazu barrena sartu bearra det.

 

IMANOL.- Ez, ez, guregatik bazuazke. (Bijoa AMALE 2'tik). Giltzik gabe ez daukat ezer egiterik. (Eskumuturreko erlojuari begiratuaz). Baldinbait ere bereala etorriko al da zure aita.

 

 

Idazlearen beste liburu batzuk

Atzera