Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatarien eta ostalarien elkarte eta federazioekin batera, sektoreko profesionalentzako euskarazko ikastaroak antolatuko ditu otsailetik ekainera. Otsailaren 8ra arte eman daiteke izena on line edota aurrez aurren Euskara Zerbitzuan zein udalinfon eskabide orria beteta.
“Eskatu, eskaini euskaraz” tokiko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzeko kanpaina da. Batetik kontsumitzaileak aktibatu nahi ditu euskara erabiltzera, eta bestetik, merkatariak eta ostalariak bezeroak euskaraz artatzera animatu nahi ditu .
Udaleko Euskara Zerbitzuak testuak itzuli eta zuzentzeko doako zerbitzua eskaintzen die merkatari, ostalari eta irabazi asmorik gabeko elkarteei. Horretarako eskatzaileek egoitza soziala Donostian behar dute izan eta itzultzeko edo zuzentzeko testuek zabalkunde soziala izan behar dute. Horrez gain, zalantzak argitzeko zerbitzua ere eskaintzen zaie Donostian lanean ari direnei.
Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2022 paperean eta on line argitaratu du. Haurrei zuzendutako euskarazko produktuak biltzen ditu. Durangoko Azokaren eta Gabonen atarian argitaratu da, euskarazko liburuak eta produktuak erosi edota oparitzeko garaian.
Biztanleen % 46,7 euskaldunak ziren 2021ean, 83.866 pertsona guztira.
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko 2 urte eta gehiagoko biztanleen % 62,4k (1.349.808 pertsona) euskararen ezagutzaren bat zuen 2021ean. Ezagutza-mailari so eginez, 936.812 euskaldunak dirateke, euskaraz ongi ulertu eta hitz egiten dutenak, eta 412.996 ia-euskaldunak, ulermen ona edo halamoduzkoa dutenak eta zailtasunez hitz egiten dutenak.
Gainera, azterturiko azken hamarkadan, euskaldunen proportzioa 2011n % 37,2 izatetik % 43,3 izatera igaro da, hau da, ehuneko 6,1 puntu igo da, ia-euskaldunen kategoriaren kaltetan, zeina ehuneko 6,5 puntu jaitsi baita 2011rekiko. Euskaldunen ehunekoak azken bi hamarkadetan izan duen bilakaerak portzentajezko 11 puntuko hazkundea ekarri du 2001 eta 2021 artean.