Euskaraz artatzen duten establezimenduak

Donostian euskaraz hitz egiteko aukera ematen duten establezimenduak ikusten dira mapa honetan. Establezimendu horiek eranskailu bat dute erakusleihoan, jendeak sartu aurretik jakin dezan bertan euskaraz egin dezakeela.


2014ko irailean martxan jarritako proiektua izanik,  osatu dugu hiriko mapa eta hiriko  auzo guztietara iritsi da ekimena. Honela, 1460 establezimendu parte hartzen ari dira ekimenean. Bertako jabeen eta langileen balorazioa oso positiboa da, bezeroari zerbitzu hobea eskaintzen zaio eta.

Klikatu behean aurkitu nahi duzun establezimendu mota.

 

Euskaraz artatzen duten establezimenduak auzoka

 

"Merkataritzan eta ostalaritzan ere euskaraz" egitasmoan parte hartzen dutenen zerrenda auzoka:

Aiete Altza Amara Amara Berri Antigua
Añorga Bidebieta Erdialdea Gros Igeldo
Intxaurrondo Loiola Loiolako Erriberak Martutene Morlans
Parte Zaharra Ulia Zorroaga Zubieta  

Merkatariak eta ostalariak oso gustura daude ekimenarekin

 

1.247 establezimenduk egin dute bat  "Merkataritza eta ostalaritzan ere euskaraz"  proiektuarekin. Establezimendu horietako jabeak eta langileak pozik daude ekimenarekin, euskara sustatu,  bezeroari zerbitzu hobea eskaini eta  beraien negoziorako lagungarria dela uste baitute.

 

 

Itzuli