2016-2017 ikasturterako diru laguntzak

Nola eskatu diru laguntza?

Internet bidez  edo papereko Eskabidean

Erantsi beharreko dokumentazioa:

Diru laguntza jasotzeko baldintzak:
  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Xede bera duen beste erakunde publiko batetik, HABEtik izan ezik, diru laguntzarik ez jasotzea.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.

Eskabideak aurkezteko epeak:

  • Urrian hasten diren ikastaroak: 2016ko urriaren 3tik azaroaren 18ra (biak barne)
  • Otsailean hasten diren ikastaroak: 2017ko otsailaren 1etik 28ra (biak barne).
  • Autoikaskuntza, Barnetegiak eta Udako ikastaroak: ikastaroa hasi eta hilabetearen barruan, betiere, irailaren 30 baino lehen. (Azken eguna barne).

Eskabideak aurkezteko lekuak:

  • Internet bidez
  • Euskara Zerbitzua: 9:00-14:00
  • UdalInfo bulegoak: Udaletxeko bulegoa, 9:00-14:00 eta 16:00-18:00
  • UdalInfo: Altza, 9:00-14:00
  • UdalInfo: Morlanseko bulegoa, 9:00-14:00
 Diru laguntzetatik kanpo geratuko dira:

Azaroaren 17an onarturiko diru laguntzen 38/2003 Lege orokorreko  13.2 artikuluan (2003ko azaroaren 18ko BOE) xedaturiko baldintzetako batean dauden pertsonek ezingo dituzte jaso diru laguntza hauen onurak.

 

2016-2017 ikasturterako diru-laguntzen Oinarriak eta eranskinak:

Itzuli