Harremanetarako: Jose Angel Abecia Lanz
bizarrain@altza.net
Helburuak: Altzan euskararen erabilera soziala sustatzea
Altzako datuak:
Biztanleak guztira: 21.482
Euskaldunak: 5.451
Erabilera tasa: %4,5
Beraz, ezagutza tasa %25,37koa izanik euskararen erabilerak Altzan daukan defizita argia da, batez ere eguneroko eta kaleko erabilera mailan. Antolatu diren jarduerak beharrezkoak ikusten dira egoera horren aurrean euskararen erabilerak aurrera egin dezan.
Antolatutako jarduerak:
Altzan antolatutako ekintzak ezberdinak dira eta antolakuntza ere ezberdina da. Batzuk asteroko ekimenak dira eta besteak data jakin batean egiten direnak. Guztietan bilatuko da ahalik eta jende eta eragile gehienen inplikazio zabalena, erabakitze eta antolaketa prozesu osoan.
Ekintzaren izena |
Azalpen laburra |
Egutegia |
Bideo-Txiste lehiaketa |
5. lehiaketa Harri Berri-Oleta ikastetxeko gurasoen Euskara Batzordearekin batera. Eskola orduz kanpo, bideo bat grabatu euskaraz txistea kontatzen. LHko ziklo bakoitzeko sari bana egongo dira. |
Otsaila |
Power point lehiaketa
|
Altza eta Bidebietako LH eta institutuak gonbidatuko dira 7. lehiaketa honetan parte hartzera. Lanak eskola orduetatik kanpo egingo dira. |
Martxoa |
Altzako haur eta gazteen bertsopaper lehiaketa |
16 urtez azpikoei zuzendua. LHkoek lau kopla idatzi behar dituzte eta DBHkoek bi bertso zortziko txikian. |
Maiatza -ekaina |
Ipuin lehiaketa |
2. aldiz Harri Berri-Oletako ikastetxeko gurasoekin batera. Eskola orduz kanpo. |
Martxoa |
Euskarazko piropo-lehiaketa |
3. aldiz Harri Berri-Oletako ikastetxeko gurasoekin batera. |
Maiatza |
Liburuaren eguna edo abesti maratoia |
Irakurketa maratoia edo abesti maratoia egingo da HArri Berri-Oletako ikastetxeko gurasoekin batera. |
Apirila |
Larunbatero jolasean |
Larunbatero antolatuko dira Herreran umeak jolasteko jarduerak. Bi talde osatuko dira eta talde bakoitzean 10-15 ume egongo dira. Ekaina eta uztailean egunero antolatuko dira ekintzak umeekin (txangoak, jolasak...) |
Larunbatero urte osoan zehar eta egunero ekaina eta uztailean |
Mintzalaguna |
Izena emateko idatzi bizarrain@altza.net helbidera. Mintzapraktika talde bakoitzean 3-4 lagun izaten dira. Talde bakoitza astean behin biltzen da. Gaur egun 7 talde daude osatuta, 7 dinamizatzaile, eta 25 pertsonak parte hartzen dute. Guztira 32. |
Urte osoan zehar |
Eskolatik etxera euskaraz |
Gurasoen arteko taldetxoak antolatzen dira eskolatik etxerako bidean, parkean, kafea hartzeko... Taldetxoak hiru-lau lagunez osatuak daude eta batek euskalduna izan behar du. Egunero elkartzen dira. Harri Berri-Oletako gurasoekin batera egiten da. |
Ikasturtean zehar |
Mintzodromoa |
Altza institutuak, Irale, Altza euskaltegiak eta Eraikuntza institutuak parte hartzen dute. |
Abendua |
Euskaraz ez dakiten gurasoentzako hitzaldiak ¿Cómo ayudarles en las tareas escolares si no sabemos euskara? |
Hitzaldi hauek EBETE-k antolatzen ditu. Iñaki Eizmendi da hizlaria. Harri Berri Oletako gurasoen Euskara Batzordearekin elkarlanean. Beharra adierazi zen, eskolako familien erdia baino gehiago erdalduna delako, eta familiek beren seme-alaben euskara maila hobetzeko interesa dutelako. Gauzak horrela, eta kontutan izanik Altzan familia erdaldun ugari daudela, hitzaldi hau auzoko Kultur - etxean egitea aurrikusten da. Hitzaldirako gonbidapena auzoko ikastetxe guztietara zabalduko dugu, emailez, kartelen bidez eta sare sozialen bidez. |
Maiatza |
Hizkuntza-paisaia euskaldundu |
“Auzoa”, Altzako merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritzaren lankidetzarekin, Altzako saltokiak bisitatu eta euskarriak banatu. |
Urte osoan zehar
|
Hizkuntza paisaia euskaldundu |
“Auzoa”, Altzako Merkataritza, Zerbitzu eta Ostalaritzaren lankidetzarekin, Altzako saltokiak bisitatu, eta sortutako euskarriak (zabalik/itxita, merkealdiak) banatu, euskararen ikusgarritasuna handitzeko; ezkututik atera eta badela erakutsi. Eremu publikoetan, euskaldunon hizkuntza-eskubideak urratzen dituzten praktikak Hizkuntz Eskubideen Behatokian salatu |
Urte osoan zehar |
Bai euskarari ziurtagiria |
Ziurtagiri berriak bilatu. Ziurtagiria eskuratu duten Altzako entitateak ezagutarazi. |
Urte osoan zehar |
Parketarrak |
Haur txikiek dituzten familiek euskaraz jolasteko |
Martxoa, maiatza eta urria |
Egunean behin lehiaketa |
Bi sari banatuko dira parte-hartzaileen artean. |
Urte osoan zehar |
Korrika kulturala |
Egitarau zabala korrika eta euskara sustatzeko |
Martxoa-apirila |
Mintzopotea |
Mintzopotean euskaraz eskatu Ekimen honekin Altzan oso errotuta dagoen pintxopotean euskaraz egin ahal izatea sustatzen da. Auzoan, ostegun, ostiral eta Larunbatetan egiten da pintxopotea. Tabernariei ekimenaren berri eman zaie eta azaldu tabernaren eginbeharra belarriprest izatea izango dela. Bestalde, lagungarri gisa, taberna bakoitzean hiztegitxoak ere utzi dira, langile zein bezeroentzat. Hauek dira iazko kanpainatik parte hartzen ari diren tabernak: Elizondo, El Sol, Terraza, Ani, Anaiak, Gresi, Manolo, Iratxo. |
Urte osoan zehar |
Jaiak eta beste ekitaldiak euskaldundu |
Larratxo, Altza eta Herrerako jai batzordeekin batera aztertuko da jaietako egitarauan eragiteko modua. Eskutitzak bidaliko zaizkie jai egitarauan iragartzen diren saltoki edota eragileei beren iragarkiak euskaraz jartzeko animatzen. Aldi berean, itzulpen zerbitzua eskainiko zaie. |
maiatza-ekaina |
Mintzamina |
Aurten ere Bizarrain euskara elkarteak MINTZAMINA zikloa antolatuko du udazkenean. Filmen proiekzioak, hitzaldia, bertso saioa |
Urria, azaroa eta abendua |
Euskararen eguna Altzan |
Euskararen egunaren inguruan Udala, Donostia kultura eta auzoko elkarte sarearekin batera antolatutako ekitaldiak |
Azaroa-abendua |
EUSKARALDIA, ALTZA HADI! 15 egunez euskaraz biziko gara |
Altzan martxan jarritako ekimena, aurten euskaraldiarekin batera egingo dena. Iaz lantalde eta batzordean 21 eragilek parte hartu zuten.
|
Prestakuntza urte osoan zehar. Ekimena bera, azaroaren 20tik abenduaren 3ra. |
Bertso paper lehiaketa helduentzat |
Bertso idatzien lehiaketa egingo da, Altzako Bertsozaleekin elkarlanean. |
Maiatza |
Altzako Bertso aroa |
Altzako bertso astea. |
Ekaina-abendua |
Altza kantuz eta Herrera kantuz |
Euskal kantak kalera ateratzeko |
Urte osoan zehar |
Itzulpen zerbitzuak |
Merkatarientzat, zerbitzuko eskaintzetarako, jaietako programetarako. |
Urte osoan zehar |