Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko Metodologia
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren helburu estrategikoetako bat da sustatzea euskararen erabilera kirol esparruan. Gazte asko kirolari lotuak bizi dira, beraien aisialdian kirola egiteak garrantzia handia du eta ordu asko ematen dute horretan. Bestalde, gazteak dira gaur egun euskara gaitasun gehien dutenak, eta beraz, euskara erabiltzeko baldintza onenak dituztenak. Gaur egungo donostiar gazte gehienek badakite euskaraz eta adin tarte hau oso garrantzitsua da hizkuntza ohiturak finkatzeko.
KEES Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko egitasmo honen helburu nagusia da haur eta gazteek euskara erabiltzea eskolaz kanpoko kirol jardueretan. Era berean, ondoko helburuak ere erdietsi nahi dira:
-Haur eta gazteen hizkuntza-ohiturak modu naturalean aldatzea
-Donostiako kirol elkarteetan entrenatzaile euskaldunen kopurua igotzea eta entrenamenduak euskaraz egitea
-Donostiako kirol elkarteetan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea
KEES metodologiaren ezaugarri nagusiak
Kirol Entrenamenduetan Euskara Sustatzeko Metodologiak kirol hezitzaile-entrenatzailea du ardatz. Bera da euskararen erabilera sustatzeko arduradun nagusia; entrenamendu saioak euskaraz gidatzeko gaitasuna duten entrenatzailea. Hala, kirol hezitzaileak euskaraz egingo die haurrei beti; entrenamenduetan informazioa, aginduak eta zuzenketak euskaraz emango ditu. KEES metodologiaren bidez entrenatzaileek baliabide eta tresnak ezagutuko dituzte gaur egun bizi dugun elebitasunezko errealitateak haurrekiko komunikazioan sortzen dituen egoera anitzak kudeatu ahal izateko.
Haurrek ez dute KEES metodologiaren berri izango. Entrenatzailearen zeregina izango da metodologia aplikatzea baina haurrek ez dute metodologia honetan parte hartzen ari direla jakin behar. Helburua da haurren hizkuntza ohiturak ahalik eta modu naturalenean aldatzea.
Harremanetan jartzeko:
-Donostiako Euskara Zerbitzua: donostia_euskara@donostia.eus / 943 48 37 50
-Kirolean Euskaraz: kaixo@kirolean.eus / 649 42 55 84
Donostiako 19 Kirol Elkarte ari dira haur eta gazteen hizkuntza-ohiturak aldatzeko lanean:
Añorga Kirol eta Kultura Elkartea
Egiako Eskubaloi Taldea
Fortuna Kirol Elkartea
Atletico San Sebastian Kluba
Bera Bera
Gros Xake Taldea
Ur kirolak
Groseko Indarra Surfa
Martutene kirol elkartea
Irutxulo sub urpekariak
Tximeleta KE
Reala, atletismo saila
Kostkas
Ibaeta Basket
Duna Surf
Antiguoko K.E
Tenis kluba
Naútico kluba
Antigua-Luberri K.E.