Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetako euskara batzordeen ekimenez, urriaren 9tik azaroaren 3a gauzatuko da Parketarrak egitasmoa Donostiako 18 auzotan. Hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan eskainiko diete haurrei euskaraz jolasean aritzeko aukera, doan.
Mintzapraktika programak euskaraz hitz egiteko ohitura duten pertsonak, euskaraz hitz egiteko ohitura ez duten pertsonekin elkartzean datza. Mintzapraktikarako hainbat programa eta jarduera dago Donostian.
HABEk, Eusko Jaurlaritzaren Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak, euskara online ikasteko INGURA plataforma digitala jarri du abian. Ikas-plataforma horren bitartez, edozein gailutatik, noiznahi eta nonahi euskara eroso eta malgu ikastea posible izango da.
Euskara ikasteko oinarri-oinarrizko ikastaroak dira, euskararekin lehenengo harremana edukitzeko, ikasleari komunikaziorako oinarrizko baliabideak (agurrak, zenbakiak eta abar) eskaintzeko eta gure gizartea eta kultura hobeto ezagutzeko.