Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitara eman du UdalekoEuskara Zerbitzuak Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren esanetan, patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiakbederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.
2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza eskatu dutenen zerrenda argitaratu da. Aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzendu edo dokumentazioa osatzeko epea: 2022ko ekainaren 6tik 17ra (biak barne). Akatsak zuzendu ondoren, dokumentazioa aurkeztu behar da Euskara Zerbitzuan edo Udalinfoko bulegoetan.
Ekainaren 15ean bukatuko da izena emateko epea
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, oinarrizko maila (B2 gehienez) duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat euskara ikastaroak antolatuko ditu uztailean. Hiruzpalau asteko ikastaroak izango dira, eta DBH 4, Batxilergo 1 eta Lanbide Heziketako gazteak lehenetsiko dira. Ikastaro hauetan parte hartzeko 2022an ezinbestean 16 urte bete behar dituzte gazteek, Donostian erroldatuta egon behar dute edo Donostiako ikastetxeren batean ikasi. Izena emateko epea ekainaren 15ean itxiko da.
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamazazpi auzotan antolatuko da maiatzean. Lehen saioak maiatzaren 9an hasiko dira Morlansen, Txomin-enean, Añorgan eta Altzan. Hortik aurrera, maiatzaren 27ra arte, hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.
Saio hauetan egoera batzuen aurrean dugun hizkuntza-jarreraren inguruko hausnarketa egin nahi da. Mota ezberdinetako saioak daude: gazteentzat, gurasoentzat, euskaraz ez dakitenentzat eta abar. Badira, bestalde, euskara ahalik eta gehien erabiltzeko teknika eta estrategia batzuk eskaintzen dituztenak.