Anaren bihotza logela huts bat omen da. Nicok berea tatuatu egin nahi du. Igogailu batean
daude harrapatuta eta ezezagun izatetik lagun izatera pasako dira. Beno, duela hiru urte
gertatu zen hau, baina iraganera bidaiatuz, orainaldian biziko dugu kontatzera datozena;
maitasuna, sexua, bakardadea eta jendearen aurreiritziak aztergai.
Garun-paralisia duen kazetariak eta kontraesanetan erdi ittota dabilen goxoki saltzaileak, beren
bizipen afektibo sexualak azalduko dituzte inolako konplexurik gabe, gutako bakoitzak, norbere paralisiarekin, beldur, amets eta ilusio ezberdinak ditugula erakusteko. Bi lagunen istorioa, umorez eta minez tindatuta.
Zuzendaritza: Mireia Gabilondo
Egileak: Kepa Errasti, Telmo Irureta
Interpreteak: Aitziber Garmendia, Telmo Irureta
Gune eszenikoa: Fernando Bernués
Argiztapen diseinua: Xabier Lozano
Koordinazio teknikoa: Acrónica Producciones
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
Administraritza: Maite Gorrotxategi
Ekoizpena: Paola Eguibar, Nagore Plazaola
Banaketa: Portal 71
San Telmo Museoa