Mahai-inguru honetan bertsolaritzaren mugez eta aukerez jardungo dira parte hartzaileak: zein gorputz daude bertsolaritzan? Zein gorputzetatik da zilegi kantatzea? Nola ireki bideak errealitate aberatsagoei kantatzeko?
Saio hau UPV/EHUko Gorputza, egiletasuna eta generoa euskal kultur sorkuntzan ikerketa proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen helburu nagusietako bat diziplina artistiko desberdinen arteko elkarrizketa sustatzea da, eta diziplinarteko ikuspegi batetik heltzea gorputza eta sormen artistikoaren arteko auziari.
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikerketa Taldea