Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Aurten, Olentzero eta Mari Domingi ikusteko lehen aukera Aiete auzoan izango dugu. Larunbat honetan, abenduaren 24an, 10:30ean, Katxola baserrira deitu gaituzte, handik hiriko hainbat auzo bisitatzera joango dira, garai bateko auto batean. Ibilbidean ez dira bakarrik egongo, Galtzagorriak eta trikitilari talde bat haiekin joango baita auzo hauetara:
10:30-10:45, KATXOLA BASERRIA (AIETE)
10:55-11:10, EASO PLAZA (AMARA ZAHARRA)
11:25-11:40, ANOETA ESTADIOA (AMARA BERRI)
11:55-12:10, ARTELEKU PLAZA (LOIOLA-TXOMIN)
12:30-12:45, SAGASTIEDER PLAZA (INTXAURRONDO)
13:00-13:15, HARRIA PARKEA (ALTZA)
13:40-13:55, KATALUNIA PLAZA (GROS)