55 urtetik gorakoa bazara eta zure hirian zure adineko jendearekin ibilaldi bat egin nahi baduzu, eman izena! Ibilaldia: San Sebastian Martiria Parrokia - Miramar - Haizea orrazia- Olarain - Errotaburu izango da.
Gabonak Zuretzat kartelen erakusketa.
Usandizaga ikastetxeko diseinu ikasleen lanak.
Intxaurrondo K.E.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
13 urtetik beherako haurrei zuzendutako Dbus eta Gabonak haurrentzako marrazkien XVI. lehiaketan aurkeztutako marrazkien erakusketa.
Urteroko lehiaketa honen bitartez, 2022an lehiaketaren 16. edizioa izango baita, neska-mutilen sormena sustatu nahi da eta Donostian garraio publikoa erabiltzeak duen garrantzia helarazi nahi zaie, Donostiako hiri guneen eta donostiarren bizi kalitatearen iraunkortasuna bermatzeko balio baitu. Gabonetan, zehazki, garraio publikoaren erabilera funtsezkoa da mugikortasuna efizientea izatea bermatzeko.
Izaroren ikus-entzunezko ibilbidea
IZARO familiak - Izaro Andres bera, Sergio Cruzado agentea, Ander Merino zinemagilea, Markel Idigoras diseinatzaile grafikoa eta Claudia Chocarro moda diseinatzaileak- ibilbidea errepasatuko dute elkarrekin.
Doan
Elbira Justa Zipitria Irastortza maistra, ikastolen sortzaileetarikoa, euskararensustatzaile eta emakumeak baztertzearen kontrako borrokalaria izan zen. 2022an bi mugarri garrantzitsu azpimarra daitezke. Batetik, duela 80 urte,1942an ekin ziola isilka eta ezkutuka, talde txikietan euskaraz irakasteari
Egun horretan andereñoaren heriotzaren 40. urteurrena izango da
Donostiako Kursaaleko Ganbara aretoan