Olatz Salvador (ahotsa, gitarra), Mattin Saldias (gitarra), Jagoba Salvador (baxua), Ander Zulaika (bateria, teklatuak)
Olatz Salvadorren ahotsak, belarrira xuxurlatutako garrasi horrek, eta inguratzen duen musikak, ahuldadearen indarra eta edertasuna erakusteko dohaina dute. Eta bide batez, norberaren hauskortasunaren xarma ezagutzen laguntzen digute. Geure burua inoiz baino ederragoa sentitzen dardarka gaudenean.
Zintzilik diskoaren ondoren, Aho Uhal bigarren lanean hainbat lagun izan ditu, Idoia Asurmendi, Rozalen edota Iván Ferreiro, besteak beste; eta hau aurkezten ibili da Euskal Herrian eta munduan barrena orain arte. Bira honi amaiera emateko kontzertu berezi gutxi batzuk emango ditu, aipatu lan honetan bidelagun izan dituenez inguratuta, Aho Uhali merezi duen agurra eskaintzeko.
Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Iban Illarramendiren txanda da.
Zarauzko ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko honen sorkuntza-unibertsoa naturako, itsasoko eta euskal sustraiekin lotutako elementuek osatzen dute.
Bada jendea, etengabe bromak egiten aritzearen poderioz, sinesgarritasuna galtzen duena. Kasu horren adibide garbia da Antton Telleria Lopetegi (Wisconsin, 1865). Kontua da Anttonen helburua ez dela sinesgarri izatea. Hortarako daude kazetariak (karkarkar). Anttonek nahi duena da inguruan duen jendeak barre egitea. Modu horretan konfiantza sentitzen baitu. Eta konfiantza oso gauza ona da. Hori bai, barreek ez ezik, diruak ere ematen dio konfiantza. Horregatik hasi da monologoak egiten: konfiantza apur bat eta diru mordo bat irabazteko. Izan ere, pobre bizitzeko…hortarako daude kazetariak.
Nekatutak bakarrizketan Antton Telleria zuzentasunaren mugak esploratzen saituko da (ikuskizunaren izenetik hasita). Barre eginarazteko helburu bakar eta sakratuarekin, “delikatuak” izan daitezkeen zenbait kolektibo aipatuko ditu: Psikologoak, ETA, Ertzaintza…eta, nola ez, polemikoenak: irakasleak.
Hiru pertsona, espazioko ametsez hordituak. Kanpamentu bat, simulazio zientifikoko laborategi hibridoa eta parke tematikoa. Aldi baterako antzeko astronauta bihurturik, haiek espazioaren konkista entseatu eta birpentsatzen dute. Noraezean dabilen mundu batean, eta estutzen duen antsietatea dela medio, planeten arteko espeziea izateko promesari eusten diote. B planeta baten aurkikuntzaren zain dauden bitartean, lurrean saiakuntzak egiten jarraitzen dute.
Nola, eta batez ere, zein etorkizunerako prestatu behar gara? Zer dago gure mundua beste planeta batean erreproduzitzeko nahiaren azpian? Izarrei begiratzea izango al da ispiluan aurkitzen lagunduko digun entrenamendua?
Glu Gluk familia osoarentzako antzezlan berri bat aurkezten du, elkarbizitzaren alde egiten duen abenturazko istorio bat. Abiapuntua "Munduari itzulia 80 egunetan" liburu ospetsua izango da, Julio Verneren eleberrian oinarritutako bertsio librea. Glu Gluren lanetan ohikoa den bezala, antzezlanaren tonu nagusia komikoa eta musikala izango da.
Liburu ospetsuak Phileas Fogg eta Passepartouten gorabeherak kontatzen ditu, munduari bira laurogei egunetan ematea lortzea dute helburu. Proposatutako egokitzapen honetan, gure herritik irten gabe mundu osoko pertsonekin bizi garela erakutsi nahi dugu, bai eskolan, bai gure kale, auzo eta parkeetan ere.
Erakusketa bere konplexutasun guztiekin gizabanakoaren ideiatik abiatzen da. Kontraesankorra dirudien arren, behatzera gonbidatzeko modu bat da, kasu honetan argazkiak, zaratarik gabe, esperientzia bisitariaren araberakoa baita.
3-5 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 17:15ean: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 / Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Amundarain Mediateka, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 17:15ean: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 17:15ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Larratxo, 17:30ean: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30
OSTIRALETAN:
Lugaritz, 18:00etan: Urtarrilak 13, 27 / Otsailak 03, 10, 17, 24 / Martxoak 03, 10, 17, 24, 316-8 urteko haurrentzat.
ASTELEHENETAN:
Haur Liburutegi Nagusia, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Intxaurrondo, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27 Ernest Lluch, 18:00etan: Urtarrilak 09, 16, 23, 30 / Otsailak 06, 13, 20, 27 / Martxoak 06, 13, 20, 27
ASTEARTEETAN:
Casares-Tomasene, 18:00etan: Urtarrilak 10, 17, 24, 31 / Otsailak 07, 14, 21, 28 /Martxoak 07, 14, 21, 28
ASTEAZKENETAN:
Aiete, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Amundarain Mediateka, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29 Okendo, 18:00etan: Urtarrilak 11, 18, 25 / Otsailak 01, 08, 15, 22 / Martxoak 01, 08, 15, 22, 29
OSTEGUNETAN:
Egia, 18:00etan: Urtarrilak 12, 19, 26 / Otsailak 02, 09, 16, 23 / Martxoak 02, 09, 16, 23, 30 Loiola, 18:00etan: Urtarrilak 12, 26 / Otsailak 09, 23 / Martxoak 09, 23
Jazarpen indarkeria motibazio politikoko indarkeria mota bat da, euskal gizarteko aniztasun handiko herritar ugarik jasan izan duena eta sarritan bere biktimek isiltasunean eta bakardadean sufritu dutena. Erakusketa honek, Giza Eskubideen esparrutik gerturaketa bat egin nahi du, bere inpaktu soziala eta sufritu zutenen bizitzetan eragindako ondorio zuzenak eta zeharkakoak ezagutaraziz.
Proiektu honek oroimenean barrena bidaiatzera eramaten gaitu bide hori gogora ekartzeko, euren historia artxibatu eta gorde ahal izateko, euren buruetan berriz hots egiten duten balentriak oroitzeko zimelduriko argazkien bidez.
Amatasunaren inguruko hausnarketa bat kontatzeko musika, kantua eta dantza uztartzen duen ikuskizun bat da AMAraun. “(Ama) izan ala ez izan” erabakitik abiatuko da emanaldia, eta horrek amatasunaren esperientzia batzuk agertzeko bidea eskainiko digu.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Bertso saio literarioa. Idazle ezberdinen aginduetara arituko dira bertsolariak. Idazleek pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkiete bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango dira saiook: hiru ahots elkarlanean.
06: Astearen manifestuaren irakurketa eta kontzertuaNagore Fernández abeslaria eta Xabier Mendiluze gitarjoleak Radio Rebelde BIKOTE AKUSTIKOA osatzen dute. Donostiar talde honen bertsioekin, 80-90.hamarkadetara bidaiatuko dugu.
07: La buena esposa, 2017 Björn Runge Joan Castleman (Glenn Close) emazte ona da, edertasun heldu eta naturalekoa, emakume perfektua. Baina, egia esan, berrogei urte daramatza bere ametsak eta nahiak sakrifikatzen, Joe Castleman senarrarekin (Jonathan Pryce) duen ezkontzaren garra bizirik mantentzeko. Baina Joan bere mugara iritsi da. Literaturako Nobel Saria Joeri eman aurretik, Joek bere sekreturik ezkutuena argitzea erabaki du.Ondoren, solasaldia Olga Grande kazetariarekin.
08: Berdintasunaren aldeko Martxa IntxaurrondotikIbilbidea eta ordutegiak iragarriko dira.
10: La Reina del Arga Estefanía de Paz AsínRemigia Echarren, la Reina del Arga, arte, teknika eta hizkuntza artistiko desberdinak konbinatzen dituen ikuskizuna da, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektuen antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, arkakusoen zirkoa, clowna eta zirkoa. Pop up, kartel argitsu eta musika bidez sortutako eszena hedagarriak daude.
Ikuskizun delikatua da, eta zirkoko arteen historiaz eta fumanbulismoa bezalako teknikez hitz egiten digu, eta, batez ere, Remigia Echarren ezagutzera eramaten gaitu.
11: Noa uy, uy, uy Panta RheiNoak ia hiru urte ditu eta berezkoa, librea, ipurtarina, bihurria, jostalaria eta barregarria da. Bere aitona-amonak urrun eta oso lasai bizi dira. Egun apartak izango dira denentzat. Noa haiekin egun batzuk pasatzera joateak irauli egingo ditu haien bizitza monotonoak. Aitona-amonek beste modu batean ikusiko dute mundua Noaren begien bitartez.
Paul Urkijok bere bigarren luzemetraia estreinatu du, Irati. Lehenengo aldiz Sitgeseko jaialdian aurkeztu zen eta bertan bi sari jaso zituen: publikoarena eta efektu berezi onenen saria.
Aurkezpena euskaraz izango da. Gaztelaniarako aldibereko itzulpena izango da.
Sarrerak aldez aurretik
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.
Principe eta Antiguo Berri aretoetan
Iñaki Martiarena “Mattin”
Museoa hobeto ezagutuko dugu kamishibairen bitartez. Kamishibai japonieraz paper antzerkia esan nahi du. Japonian oso ezaguna den ipuinak kontatzeko modu bat da, antzerki batean laminak erakutsiz.
Adina: +5 urte
Matrikulazio azken eguna: martxoak 04 | 16:59
Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, gurdien auriga ohi batekin.
Munduko mendi garaienen tontorretan bizi da eguzki-argi garbienaz elikatzen den landarea… Himalaiako lorea. Yuku sagutxoak familia atzean utzi eta betiereko argia duen lore horren bila abiatuko da bere amamari eskaintzeko, hura laster eramango du-eta sator itsuak Lurraren sakonera. Baina lorea aurkitzeko, Yukuk oztopoz betetako bidea gainditu beharko du: gaztelu azpiko estolda-arratoien eremu beldurgarria zeharkatu beharko du, bele anker eta gosetien belardia, denak galtzen diren baso sorgindua, eta batez ere… otsoak zaintzen duen Ikararen Zubia! Bidaian zehar, ordea, bere musika eta kantuei esker, Yukuk lagun asko egingo ditu. Eurak dira bizitzaren abenturan arrakasta izateko euskarririk onena.
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.
Principe eta Antiguo Berri aretoetan