Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Apirilaren 6, 10 eta 13an, astelehenero eta ostegunero, ipuin kontaketa saioak daude Urgull Mendiko Liburutegian.
5 urtetik aurrerako haurrentzat, heldurik gabe.
Ekainaren 3an 19:00etan hasiko da lasterketa Isabel II.aren kaletik, eta korrikalariek bi ibilbide mota egiteko aukera izango dute: luzea, 6 kilometrokoa, eta motza, 3 kilometrokoa.
Kirol proba bat baino gehiago da AB Krosa, auzoko festa bat delako, eta, horregatik, lasterketaz gain, hainbat jarduera egingo dituzte Probestu plazan. Haurrentzako jolasak egingo dituzte 17:30ean, eta lasterketaren ondoren kontzertu bat izango da. Parte hartzaileen artean hainbat sari zozkatuko dituzte, eta emakumezko eta gizonezko korrikalari azkarrenek Irutxuloko Hitzaren urtebeteko doako harpidetza lortuko dute.
Atseden egunak ditugun garai honetan, goizak modu sortzaile eta dibertigarrian pasako ditugu Medialabek proposatutako txoko hauetan. Estanpazioa, robotika, collagea… Aukeratu gustoko duzuna eta zatoz gurekin esperimentatzera.
8-12 urte.
10:30 – Zigiluak sortu eta estanpazioak asmatu
12:00 – Bilatu, moztu, eta erretratoa sortu
IZEN-EMATEA
Atera barruan duzun artista sen hori eta zatoz Natur Txokora eskuekin lan egitera. Material naturalak eta berziklatutako elementuak erabiliko ditugu orri-markatzaile ederrak egiteko.
Lekua: Urgulleko Natur Txokoa