Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Gure Kanoa, Abba, Senegaleko arrantzale familia batean jaiotako haur ausart zein xarmagarriaren istorioa dugu. “Arrainen Etxean” arrantza egiten jarraitu ahal izateko, Abba abentura luzean murgilduko da, bi mundu ezberdinen kulturak hurbilduz eta Maam Kumbaren ahotsa Izaroren herriraino emanez.
Migrazioa, Ipar eta Hegoaldeko herrialdeen arteko harremana eta ama lurraren zaintza izango ditugu gai nagusi ikusle guztientzako txontxongilo ikuskizun sakon, dibertigarri eta poetiko honetan.
Abentura eta pasioz beteriko istorio honek, herrien taupada eta kantuen bitartez, esperantzak bizitzarekin elkarbizitzen duen parajera eramango gaitu.
Plast & Co. Publiko familiar bati zuzentzen den barrualdeko ikuskizunada, non ingurugiroa zaintzeko ardura lantzen den, batez ere, plastikoaren erabilerak lur planetari eragiten dizkion arazoak. Arazo hauek ekiditzeko, plastikoaren erabilera zorrozki murriztu beharra dago.
Adina: + 5 urte
Oharra:
Gonbidapenak apirilaren 11-15 bitartean kultur etxean banatuko dira (gehienez 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko).
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.