Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Iritsi da azkenean irrikaz itxaroten zen Alarma (2022) deituriko Su Ta Garen diskoa.
Sei urte igaro dira azken lana kaleratu zutenetik eta oraingoan erroetara itzuli dira. Bizi dugun errealitatearen ispilu zuzena diren, kutsu historikoa duten eta maitasunetik idatzitza dauden haimaka kanta berri. Kanta indartsuak, baita xamurrak. Erraietatik. Bihotzetik. Beti bezala.
Evil Eye. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa
Familientzako arte lantegia (+5 urte)
Izen-ematea aldez aurretik!
Erakusketek txikiak eta helduak praktika artistikoetara hurbildu eta elkarrekin gozatzeko guneak ahalbidetzen dituzte.
Evil Eye. Optikaren eta balistikaren historia paraleloa erakusketa oinarritzat hartuta, tailer honetan begiradari eta begiratzeko moduei erreparatuko diegu denon artean egingo ditugun ariketa ezberdinen bitartez.
Datak:
Apirila 22
Maiatza 27
Oharra: Lantegi hauek familian parte hartzeko direnez txikiak helduren batekin batera etorri behar dira. Izen ematea parte hartzaile GUZTIEK bete behar dute (txiki zein heldu).
“Grimm anaien parkea” keinuzko antzerki ikuskizuna da. Grimm anaien ipuinetako batzuk ditu erreferentzia: Errautsa, Txanogorritxo, Hansel eta Gretel, Loti ederra, Rapunzel, Edurnezuri…
Jeff eta Joe Kale-garbitzaileek Grimm anaiei eskainitako eskultura bat dagoen parkea garbitu behar dute eta ipuinak haien bizitzetan sartuko dira.
Oharra
Sarrerak doan banatuko dira Kultur Etxean bertan, emanaldiaren egun berean 16:00etan, edukiera bete arte.
Bazen behin jirafa bat Mediterraneo osoa zeharkatu zuena Etiopiatik Parisera 1827an egin zuen bidaian, abentura, agur eta agurrez beteriko bidaia. Orain, Kuruk ere bidaia bera egin du, eta ospitale batean bere onera etorri da, non neska gazte batekin topo egiten duen, patua dela eta, jirafaz mozorrotuta doana.
Adina: +6 urte
Oharra: Gonbidapenak apirilaren 18tik aurrera kultur etxean bertan, iragarritako hasiera ordu arte baliodunak (gehienez 4 gonbidapen)
Irakasleen eta Tabakalerako hezkuntza taldearen artean jakintzak eta esperientziak partekatzeko topaketak
2023 api 22 | 10:30
Izen-ematea
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.