Hiru hilabetero, irudigile baten lana eskaintzen du Ilustratzailearen Txokoak. Oraingoan Leire Salaberriaren txanda da.
Ilustratzaile andoaindarrak Haur eta Gazte Literaturara bideratu ditu gehienbat bere irudiak. Bere ibilbidean zehar hainbat sari eta aipamen eskuratu ditu, besteak beste Miamiko -Cuatro Gatos- Fundazioaren 2022ko saria jaso berri du.
Erakusketa Imma Merino kultur kazetari eta zinema kritikariak komisariatu du, Carmen Castillo (Santiago, Txile 1945) zinemagile dokumentalista eta idazlearen erbestealdiaren inguruko ibilbidea da. MIReko (Movimiento de Izquierda Revolucionaria) militantea, 1973ko irailaren 11n Salvador Allende Castilloren gobernu legitimoa boteretik kendu zuen kolpearen ondorioz, sasian ibili zen eta diktaduraren aurka borrokatu zen. DINak 1974ko urriaren 5ean Miguel Enriquezekin partekatzen zuen etxea eraso eta hau hil zuten.
1974ko urriaren 5ean DINAk Miguel Enriquezekin konpartitzen zuen etxea eraso zuen arte, bertan berau hil zutela.
Atxilotua, Txiletik kanporatua izan zen eta erbestealdi luze bat hasi zuen, Parisen bizitzen jartzera eraman zuena. Demokraziaren itzulerarekin, noizbehinka itzuli da bere herrialdera, baina erbesteratua sentitzeari ez dio inoiz utzi. Erakusketa memoria historikoari buruzko bere dokumentalen zati esanguratsuenekin (“La Flaca Alejandra” eta “Calle Santa Fe”) eta bere liburuekin: “Un día de octubre en Santiago”, “Ligne de fuite”, “Santiago-Paris, El vuelo de la memoria” (Monica Echevarria, bere amarekin batera idatzitakoa); osatzen da. Bere eta besteen testuak, beste dokumentu eta elementuez gain, oihartzun unibertsala duen esperientzia pertsonal baten berri ematen dute.
Norgira taldeko Asier Burguete, Joanes Etxebeste eta Lorea Intxausti aktore ezagunek gidatuko duten jarduera da Hitz eta pitz.
6-12 urte dituzten haurrei zuzendua.
Nazioarteko Liburuaren eguna dela eta, azokara gerturatuko diren ume eta gazteekin batera liburuekin jolastea da asmoa, era berean, bideo bat sortuko da. Aurrerago, DKOn! programan eskainiko da.
Aktoreek, parte-hartzaileek gustoko libururen bat ekartzea eskatzen dute. Haur eta gazteek ekarritako liburuak komentatuko dira eta haiei hitza luzatuko zaie.
Bukatzeko, Donostiako Udal Liburutegietako 2022ko irakurle onenen sari banaketa ere egingo da.
Paperezko txotxongilo, kanta eta poema ikuskizuna.
Eszenatoki erdian aitonaren garai bateko koadernoa dago. Ez da ohiko liburuxka: marrazkiak, ikuskizuntxoak eta beste hamaika sorpresa gordetzen ditu. Haur-poesian ospe handiko idazlea den Juan Kruz Igerabideren testuetan oinarritutako emanaldia.
Adina: 2-6 urte eta familiak.
Informazio gehiago: Boli kalean.
Nazioarteko Liburuaren Eguna ospatzeko Ipuinaren Orduaren online saio berri bat eskainiko da.
Apirilaren 23an, ikusgai egongo da 10:00etatik aurrera. Ipuinaren Orduko online saioak, Youtubeko kanaleko zerrenda honetan egongo dira ikusgai.
Ilargiaren soinekoa izeneko herri-ipuina kontatuko du saio honetan Lur Kortak
Ipuinaren Ordua, Donostia Kulturako liburutegien sareko ohiko jarduera da.
Anton Garikano, EIZIE (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea).
Irakurraldia eta liburuari buruzko xehetasunak, itzultzailearen parte-hartzearekin.
ESERLEKU URDINA / Laguntzailea: Gautena
LEHIAKETATIK KANPO
Jonna txikia oso alaia da eta izugarrizko gogoa du norbaitek adopzioan har dezan. Edozeinek adoptatuta ere, bera pozik egongo da, baldin eta bera bakarrik maite badu. Bere ama izan daitekeen bat umezurztegira tarranta batean iristen denean, zur eta lur geratzen da autoko atea irekitzen denean. Gorila bat! Jonna ez dago ziur primate erraldoi eta baldar batekin joan nahi ote duen. Baina neskak eta gorilak berehala ahazten dituzte bereizten dituzten desberdintasun fisikoak. Harreman polit hori bizirik irtengo ote da biak banandu nahian dabilen udal funtzionario baten amarruetatik?
Oharra
Gonbidapenak eskuragai apirilak 14tik aurrera ERRESERBATU botoian eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.
Irati 2022an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Joxean Muñoz eta Juan Luis Landaren ‘Irati Zikloa’ komiki mitologikoan oinarritua.