Markeliñe antzerki taldearen antzezlan berri honek, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz, eta jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du. Euria testurik gabeko, hitzik gabeko proposamena da, eta eszenak forma bisualetan oinarrituz kontatzen dira. Antzerkia eta dantza, lengoaia osagarriak eta elkarren ondoan jarritakoak izango dira, istorioaren esanetara.
Gaiak tristura edo malenkonia eragiten baditu ere, ikuskizuna, umore ukutuekin, ezuste bisualekin eta atmosfera poetikoan murgilduta dago.
Adina: +5
Euria buruzko informazio gehiago Markeliñeren webgunean.
Felicia neskatila umezurtz bat da; ausarta eta amets bakarrarekin, dantzari bilakatzea. Ametsa egi bihurtzeko bidean Victorren, bere adiskidearen, laguntza izango du. Gazte asmatzaileak eta biak abentura ziraragarriak biziko dituzte Parisko hiriburu magikoan.
Alberto Schommer Gasteizen jaio zen 1928an. Laster interesatu zitzaion margolaritza, zinema eta argazkigintza, eta azken honetan bere aitak, Albrecht Schommer Koch argazkilari alemanak, 1922tik aurrera Arabako hiriburuan izan zuen estudioan hasi zen. Hemendik, Alberto gazteak argazkigintzaren oinarriak “azpikoz gora jarri zituen”, argiak aldatuz:argi bakarra erabiliz eta itzalak kartoi mehe zuriz argituz.Eduardo Chillidak eskulturan bizi izandakoaren antzeko kasua, gaueko saioak eginez Hernaniko sutegian.
1950eko lehen urteetan Irving Penn eta Richard Avedon maisuak aurkitu zituen."Hau bai miresgarria!" oihu egin zuen, argazkigintzaren alde egiten baitzuten arte gisa.Bere erreportaje, natura hil, paisaia, erretratu eta kaskografiak Espainiako ikusizko oroimenaren eta argazkigintzaren historiaren parte dira jada.Retratos psicológicos (Erretratu psikologikoak) serie ospetsuak, 1970eko urteen erdialdekoak, AFALeko lankide Pérez Siquier-en hitzetan, "mirari estetiko" bat lortu zuen, eta Trantsizioaren kronika bihurtu zen.
Erakusketak Alberto Schommer-en figura eta ibilbide luzea azaltzen ditu hainbat ataletan.