Helburu zintzo bati jarraituz goretsi zenuen lurra.
Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura.
Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea.
Jakin ezazu andra! Zu zara bukatzen ez den sua.
Kasilda Hernáez Vargas emakume iraultzaile euskaldunak Guda zibilean, eta bere bizitza osoan zehar, ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen. Antzezlan honetan bere bizipenetatik bidaiatuko dute sentimendu hori jarraitzera bultzatu zuena bilatu nahian.
Informazio gehiago: Goitibera Antzerkia