Albisteak

BageralakoNorFEST Guardetxean, ekainaren 3an

Bagera elkarteak 25 urte egin ditu tokiko kultura sustatu, bultzatu eta ezagutaraziz, eta orain arteko ibilbidea aitortu eta aurrera begira jartzeko probestu nahi dute urteurren urtea.

Horretarako, hilabete bakoitzean arlo bana lantzen ari dira eta arlo horietan bidelagun dituzten eragileekin elkarlanean aritu nahi dutela. Bagerak duen sarea handitu eta zabaldu nahi da eta, beraz, bidelagun berriak ere topatzeko baliatu nahi dituzte hileroko lanketa horiek.

Donostian kultur sortzaile asko daude. Asko dira horietatik euskaraz eta euskaratik lanean dihardutenak. Horiei espazioa eskaini nahi zaie. Erakutsi nahi dute badela sortzaileen sare zabala Donostian eta horretarako BageralakoNorFEST antolatu dute.

"Ez dok amaitu kultur mugimenduarekin kontatu dugu festa antolatzeko. Izan ere, sortzaileen mugimendu horrek badaki esparru horretan zeintzuk diren dauden beharrak eta zeintzuk diren nahiak.  Irutxuloko Hitzak ere apustua egiten du euskaraz produzitzen den kultura sustatzeko eta, horregatik, bai eurekin nahiz Ez dok amaitu mugimenduaren ekarpena izan dugu BageralakoNorFEST antolatzeko orduan" dio Bagera Elkarteak bere mezuan.

BageralakonorFEST! Guardetxean, ekainaren 3an 19:00etatik aurrera

6 taldek hartuko dute parte:

Atazál

Physis versus nomos banda

Pelax eta Telmo Trenor

Koban

DJ Miau

Oharra: Ogitartekoak eta mojitoa egongo da

Sarrerak salgai 5€-tan Rekalde Tabernan (Aldamar Kalea, 1) eta Bagera Elkartean (Hernani Kalea 14, behea).

Itzuli