Albisteak

Euskarazko produktuen gida 10 urtetik beherako haurrentzat

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2022 paperean eta on line argitaratu du. Haurrei zuzendutako euskarazko produktuak biltzen ditu. Durangoko Azokaren eta Gabonen atarian argitaratu da, euskarazko liburuak eta produktuak erosi edota oparitzeko garaian.

Euskaragidak haurrei zuzendutako euskarazko merkatuko produkturik berrienak eta interesgarrienak jasotzen ditu hainbat ataletan sailkatuta (komikiak, DVDak, APPak, jokoak, liburuak, musika...). Era berean, hiru adin tarte bereiztu dira produktuak sailkatzeko: 0-4 urte, 5-9 urte eta 10-12 urte. Gidak produktu bakoitzaren prezioa ere jasotzen du.

Euskarazko produktuen gida LH4tik beherako haurrak dituzten hiriko familiei bidaliko zaie. Bestalde, zenbait saltoki, liburutegi eta kultur etxetan ere eskuratu ahal izango da.  12.000 ale banatuko dira.

 

Itzuli