Albisteak

Euskarazko produktuen gida 10 urtetik beherako haurrentzat

2022-12-23

Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko produktuen gida 2022 paperean eta on line argitaratu du. Haurrei zuzendutako euskarazko produktuak biltzen ditu. Durangoko Azokaren eta Gabonen atarian argitaratu da, euskarazko liburuak eta produktuak erosi edota oparitzeko garaian.

Gehiago irakurri

Ikastetxeetako Euskara Batzordeen Topaketa egin da

2022-12-16

Gaur, abenduak 16, Donostiako 14-16 urte bitarteko DBHko bederatzi ikastetxetako 90 ikasle bildu dira Tabakaleran. Institutu eta ikastoletako euskara batzordeetako kideak dira. Elkar ezagutzea eta euskara sustatzeko ekimen bateratua prestatzea izan da topaketaren helburua.

Gehiago irakurri

Xare, Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldiak

2022-12-01

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) arloan euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko kultura digitala gazteen artean ezagutzera ematea dira helburuak .Horrekin batera, softwareen euskaratzea bultzatzea eta gazteen artean horiek erabiltzeko ohitura areagotu nahi da, modu praktiko eta ludikoan. Abenduaren 5ean eta 9an, 14-16 urte bitarteko 527 ikaslek parte hartuko dute EHUko Informatika Fakultatean antolaturiko Xare egitasmoan. (Egitaraua)

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2022-09-30

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko epea urriaren 1etik aurrera egongo da zabalik. Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek, aukera izango dute Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuan ikastaro horietarako dirulaguntza eskatzeko. Dirulaguntza eskaera egiteko ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko da eta eskaerak aurkeztu daitezke online, zein aurrez aurre.

Gehiago irakurri

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia berritu du Udaleko Euskara Zerbitzuak

2020-02-04

Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitara eman du UdalekoEuskara Zerbitzuak Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren esanetan, patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiakbederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.

Gehiago irakurri

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuz Donostian

2022-12-02

Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekimen antolatu dira (bai auzo mailan, baita hiri mailan ere). Ekimen hauek auzoetako euskara batzordeekin eta bestelako eragileen partaidetzarekin antolatu dira. Abenduaren 3an eta 4an antolaturiko ekintzak auzoka dituzu ikusgai

Gehiago irakurri

Badator Euskaraldia!

2022-11-04

2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari. Kaleak beteko ditugu berriz ere, euskaraz hitz egitea inoiz baino errazago izan dadin. Belarriprestok eta ahobiziok aukera berriak izan ditzagun lan egingo dugu elkarrekin, auzoz auzo, herriz herri eta arigunez arigune. Hitzez ekiteko garaia heldu da.

Irailaren 28tik aurrera, belarriprest eta ahobizi guztiek eman dezakezue izena Euskaraldian parte hartzeko! Sartu estekan eta batu ariketara!

Donostiako Kultur Etxe guztiak, Benta Berri eta Bidebietako kiroldegiak, Begera Elkartea eta Euskara Zerbitzua informazio puntu bihurtuko dira. Bertan izena eman ahal izango da, baita txapak lortu ere.

Gehiago irakurri

2022ko udako ikastaroetarako dirulaguntzen behin behineko zerrenda argitaratu da

2022-11-03

2021eko irailaren 7an GAOn argitaratu ziren oinarrietako 9. puntuak dioena betez, argitara ematen da dirulaguntzen behin-behineko ebazpen proposamena.

Alegazioak aurkezteko epea: azaroaren 4tik 17ra (biak barne)

Behin betiko zerrenda abenduaren 14an argitaratuko da.

Alegazioak aurkezteko lekua:

- Euskara Zerbitzuan (Konstituzio plaza 2 behea)

- Erregistro elektronikoan

- Udalinfoko bulegoetan:

 

Behin-behineko zerrenda

Gehiago irakurri

33. Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko euskarazko programazioa

2022-10-20

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea urriaren 28tik azaroaren 4era izango da. Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Antzokia izango dira egoitza nagusiak, eta haietan proiektatuko da Astearen sail ofiziala. Urtero bezala, euskarak bere lekutxoa izango du eta film guztiak jatorrizko bertsioan proiektatuko dira euskarazko azpitituluekin. Azken partida, Irati, Unicorn Wars eta Izurde mutikoa salbu (hauek euskarazko bertsioan proiektatuko dira).

Ikusi hemen egitaraua.

Gehiago irakurri