Albisteak

Mintzalaguna egitasmoak 30 urte bete ditu

2022-10-10

Ikasturtean izena emateko epea zabalik da

Ikasturte honetan, 30 urte beteko ditu Mintzalaguna egitasmoak. Euskara ikasten ari direnei, ezagutza praktikan jartzeko helburuz sortu zuen Bagera elkarteak egitasmoa 1993ko abenduan.

Gehiago irakurri

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 17 auzotan antolatuko da irailaren 26tik urriaren 19ra

2022-09-26

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamazazpiauzotan antolatuko da iraila-urria bitartean. Lehen saioak irailaren 26an hasiko diraMorlansen, Txomin-enean, Añorgan eta Altzan.Hortik aurrera, urriaren 19ra arte, hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.

Gehiago irakurri

Hiriko kirol elkarte nagusiek Euskaraldian parte hartuko dute

2022-09-21

Zortzi klubek (Realak, Bera Berak, Atlético-SS-ek, Fortunak, GBC-k, IDK- Euskotrenek, Kaiarribak eta Donostia Arraun Lagunak-ek) ariguneak sortu eta izena eman dute.

Donostiako gainerako kirol elkarteei 3. edizioko ariketa sozialean parte hartzeko gonbita egin zaie.

Udaleko Euskara Zerbitzua eta Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartea elkarlanean ari dira Donostiako Euskaraldiaren hirugarren edizioa antolatzen. Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean egingo den ariketa sozialak euskara erabiltzeko ohituretan eragin nahi du berriro. Hiriko entitateek (enpresa, erakunde, elkarte eta abarrek) paper garrantzitsua jokatuko dute ariguneak sortuz, hau da, euskararen erabilera bermatzeko gune babestuak eratuz. Urriaren 31 arte entitatek euskaraldian izena emateko aukera izango dute www.euskaraldia.eus webean.

Gehiago irakurri

Euskara Zerbitzuak eta Euskaraldiak Donostiako kirol klubei ariketa sozialean parte hartzeko eta entitate modura izena emateko deia luzatu nahi diegu

2022-07-20

Badator Euskaraldiaren hirugarren edizioa eta ariketa sozialean parte hartzeko arigunea(k) identifikatu eta entitate modura izena emateko deia luzatu nahi dizuegu Donostiako Euskaralditik.

Gehiago irakurri

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailaren 4an jarriko ditu martxan haur eta gazteen euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekimenak

2022-07-04

1.000 bat lagun ariko dira udako 4 jardueratan

Jatorri ezberdinetako etorri berri askok parte hartuko du

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak uztailaren 4an jarriko ditu martxan euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko haur eta gazteei zuzenduriko ekimenak. Haurrak Udan Mintza Jolasean eta Aisikasi udaleku trinkoak antolatu ditu ikasturtean zehar kanpotik etorri berri direnentzat eta oinarrizko mailara iristen ez direnentzat. Bestalde, urtero bezala, euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Oporretan Euskaraz udaleku irekiak abian jarri ditu 5-11 urteko haurrentzat. Eta azkenik, euskara ikastaroak antolatu ditu oinarrizko euskara maila izatera heltzen ez diren 16-18 urteko gazteentzat. Lau jarduera hauetan 1.000 bat haur eta gaztek parte hartuko dute.

Gehiago irakurri

Euskara ikasteko udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

2022-07-01

Udako ikastaroetan euskara ikasteko izena eman duten ikasleek, uztailaren 1etik aurrera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean, dirulaguntza eskaera egin ahalko dute. Era berean, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzeko epea irailaren 30ean amaituko da. Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, ikastaroa hasi eta hilabeteko epea izango dute dirulaguntza eskatzeko.

Gehiago irakurri

Hitzez ekiteko garaia: Donostia martxan da Euskaraldiaren hirugarren ediziorako

2022-06-11

Bagera eta Donostiako Udala lanean ari dira azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den ariketaren antolakuntzan.

Hiriko bost pertsona ezagunek (Eneko Goia alkateak, Tanya De La Cruz aktoreak, Iñaki Salvador musikariak, Esther Arrojeria Bera Bera eskubaloi taldeko jokalariak eta Pilar Kaltzada kazetariak) Euskaraldiari esker egin dituzten urratsak azaldu dituzte.

Gehiago irakurri

Donostiako kaleetan euskararen erabilera % 15,3koa da

2022-06-10

Donostian 2021ean eginiko Hizkuntzen erabileraren kale-neurketak erakutsi du hiriburuko kaleetan 100 lagunetatik 15 ari zela euskarazko elkarrizketetan (% 15,3). Gehiengoak gaztelaniazko elkarrizketetan parte hartu du (% 79,7), frantsesezko elkarrizketetako solaskideek % 2 eta beste hizkuntzetan ari zirenak % 3 osatu dute.

Azken hamar urteetan, egonkor dago euskararen kale-erabilera Donostian. Bilakaera hori bat dator Euskal Herriko joera orokorrarekin. 1993tik hona, gora egin du euskararen kale-erabilerak Donostian (% 9,5etik % 15,3ra); 2006an behatu zen erabilera-mailarik altuena (% 18,2).

Gehiago irakurri

2021-2022 euskara ikastaroetako dirulaguntzen akatsak zuzentzeko zerrenda argitaratu da

2022-06-03

2021-2022 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntza eskatu dutenen zerrenda argitaratu da. Aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzendu edo dokumentazioa osatzeko epea: 2022ko ekainaren 6tik 17ra (biak barne). Akatsak zuzendu ondoren, dokumentazioa aurkeztu behar da Euskara Zerbitzuan edo Udalinfoko bulegoetan.

Akatsak zuzentzeko zerrenda

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak euskara ikastaroak antolatuko ditu uztailean oinarrizko maila duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat

2022-06-02

Ekainaren 15ean bukatuko da izena emateko epea

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, oinarrizko maila (B2 gehienez) duten 16-18 urte bitarteko gazteentzat euskara ikastaroak antolatuko ditu uztailean. Hiruzpalau asteko ikastaroak izango dira, eta DBH 4, Batxilergo 1 eta Lanbide Heziketako gazteak lehenetsiko dira. Ikastaro hauetan parte hartzeko 2022an ezinbestean 16 urte bete behar dituzte gazteek, Donostian erroldatuta egon behar dute edo Donostiako ikastetxeren batean ikasi. Izena emateko epea ekainaren 15ean itxiko da.

Gehiago irakurri