Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamazazpi auzotan antolatuko da maiatzean. Lehen saioak maiatzaren 9an hasiko dira Morlansen, Txomin-enean, Añorgan eta Altzan. Hortik aurrera, maiatzaren 27ra arte, hiriko auzoetako hainbat parke eta plazetan euskaraz jolasean aritzeko aukera eskainiko da doan.
Aurten 10 urte beteko dira mintzanet martxan jarri zenetik. Geroztik ehunka lagunek, astero ordu bat gutxienez eman dute euskaraz aritzeko. Bidelagunak eta bidelariak elkarrekin aritu dira milaka mintzapraktika ordu eginez, Euskal Herrian asko eta asko, baina gure mugetatik kanpo ere bai. Une honetan, euskaraz aritu nahi duten bidelariak zain daude, eta bidelagun gehiago behar dira mintzanet sarean.
Udaleko Euskara Zerbitzuak “Oporretan Euskaraz” udaleku irekiak antolatuko ditu uztailaren 4tik 29ra. Udako jarduera honen helburua da euskararen erabilera sustatzea haurrengan. Bertan parte hartzeko izena eman ahal izango da maiatzaren 2tik 10era. Izen-ematea online egitea gomendatzen da www.donostiaeuskaraz.eus edo www.donostia.eus helbideetan. Hala ere, Udaleko Euskara Zerbitzuaren bulegoan ere egin ahal izango da, Konstituzio plazaren 2an, 9:00etatik-14:00etara.
Udaleko Euskara Zerbitzuak urteko bi sasoitan antolatuko ditu doako euskara ikastaroak langabeentzat: martxotik ekainera eta urritik abendura. Orain arte, urtean behin bakarrik, udazkenean, antolatzen zituen langabeentzako ikastaroak (urritik abendura), baina 2022an, martxotik ekainera ere antolatuko dira.
Donostia Gazteriak, urtero bezala, haurrek ondo pasa dezaten egitarau berezi bat antolatu du 2022ko urtarrilaren 6 arte: ikuskizunak, tailerrak, jokoak, lehiaketak, filmak eta abar luzea! Egitaraua jarraian:
KEES (kirol entrenamenduetan euskara sustatzeko metodologia) egitasmoa lantzen ari diren Donostiako 20 kirol klubei eskaini die Donostiako Udalak Euskararen Nazioarteko eguneko ekitaldi nagusia.
Iragarria dagoen eguraldi kaxkarra eta osasun egoerak hartu duen norabidea kontuan izanik, Euskararen Nazioarteko Egunaren egitarauan agertzen diren zenbait ekintza bertan behera gera daitezkeela jakinarazten dizuegu. Erabaki hori ekintza motaren, auzoaren, entitate antolatzailearen eta publiko motaren araberakoa izan daitekeenez, ezin genezake zehaztasun gehiago eman aldez aurretik.
Donostiako Udalaren Euskara Zerbitzuak Euskarazko Produktuen Gida argitaratu du paperean eta online euskarrian. Gida honek 12 urte azpiko haurrentzat dauden azken berrikuntzen berri emango dizu.
Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, 120 ekitaldi baino gehiago antolatuko dira datozen egunetan Donostian, Euskararen Hirian. Urtean zehar euskara sustatzeko lanean diharduten 10 auzotako euskara batzordeez gain, beste bost auzotan ere Euskararen Eguna antolatzeko taldeak sortu dira.
Udaleko Euskara Zerbitzuak martxan jarri ditu berriro “Oporretan Euskaraz” udalekuak. Bi eguneko etena eta gero, Donostiako Udalak udalekuak berrabiarazteko erabakia hartu du egungo egoeraren eta tokiko osasun datuen azterketa egin eta gero.