Albisteak

Haur eta familientzako jolasak egingo dira larunbatean Bulebarreko kioskoan

2017-06-01

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Urtxintxa Eskolak elkarlanean antolatuta, 3-9 urte bitarteko haurrentzako jolasak egingo dira ekainaren 3an, larunbata, 17:00etan Bulebarreko kioskoaren ondoan. Txantxariak izeneko saioan, zuzeneko musikaren laguntzaz, bertara joaten diren haurrek eta familiek hamaika jolas eta jardueretan doan parte hartzeko aukera izango dute.

Gehiago irakurri

BageralakoNorFEST Guardetxean, ekainaren 3an

2017-05-27

Bagera elkarteak 25 urte egin ditu tokiko kultura sustatu, bultzatu eta ezagutaraziz, eta orain arteko ibilbidea aitortu eta aurrera begira jartzeko probestu nahi dute urteurren urtea.

Gehiago irakurri

V. Euslogan lehiaketa martxan da

2017-05-26

Urtero bezala, Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du euskara ikasle zein euskaldun ororentzat. Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan. Lehiaketa honetan, ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dituzte partaideek. Saria: Mahala baserriko produktu naturalez osatutako saskia. Ekainaren 11 arte egongo da lanak bidaltzeko aukera.

Gehiago irakurri

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

2017-05-17

Interneten ere, lehen hitza euskaraz lankidetza-proiektua aurkeztu dute  PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak, Interneten lehen hitza euskaraz egitearen garrantziaz ohartarazi eta erabilera areagotzeko.

Gehiago irakurri

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 11 auzotan egingo da maiatzean

2017-05-04

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta auzoetan antolatu diren euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, "Parketarrak" izeneko egitasmoa Donostiako 11 auzotan antolatzen ari da 2017an. Lehen txanda martxoan egin eta gero, bigarrena maiatzean egingo da Aiete, Altza, Amara Berri, Añorga, Bidebieta, Egia, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak,  Morlans eta Parte Zaharrean. Ekimen honen helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Gehiago irakurri

Aste Santurako haurrentzako jarduerak Urgullen

2017-04-13

Aste Santuko opor garaian San Telmo Museoak, Cristina Enea Fundazioak eta Donostiako Liburutegi Sareak jarduerak antolatu dituzte Urgull mendiko hiru zentroetan: Liburutegia, Natur Txokoa eta Historiaren Etxea

Hirurak apirilaren 8tik 23ra zabalik egongo dira, egunero, eta, gainera, gune bakoitzak astean bi egunez haurrei eta familiei zuzendutako ekintza berezi ugari antolatu ditu. Beraz, larunbatetan izan ezik, egunero egongo da jarduera bereziren bat.

Gehiago irakurri

20. Korrika Donostian, auzoz auzo

2017-03-27

Apirilaren 4an iritsiko da Korrika Donostiara, arratsaldez. Pasaia zeharkatu ondoren, Bidebietatik sartuko da euskararen aldeko martxa, arratsaldeko seiak inguruan. Lau ordu inguru emango ditu hirian barrena, eta gauez utziko du Gipuzkoako hiriburua, Añorga utzi ondoren, Lasartera bidea hartzeko.

Gehiago irakurri

“Parketarrak”, euskaraz jolasean aritzeko ekimena 11 auzotan egingo da datorren astean hasita

2017-03-03

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamaika auzotan antolatuko da 2017an. Lehen saioak astelehenean, martxoaren 6an, izango dira, Altzan. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.

Gehiago irakurri

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hasieran

2017-02-03

Donostiako Udalak haurrak euskaraz matrikulatzeko deia egin die gurasoei kanpaina hastearekin batera. Miren Azkaratek, Udal Gobernuko Euskara zinegotziak adierazi du haurrak elebidunak izan daitezen aukera onena euskarazko ereduan ikastea dela: “Datorren otsailaren 10ean bukatuko da matrikulazio kanpaina eta beste urte batez, datorren ikasturtera begira seme-alabak zein hizkuntza eredutan matrikulatuko dituzten erabakitzeko unea dute gurasoek, zentzu horretan, euskaraz matrikulatzeko deia egiten diegu, horixe baita elebitasunik orekatuena bermatzen duena”.

Gehiago irakurri