Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren eta auzoetan antolaturiko euskara batzordeen elkarlanaren ondorioz, “Parketarrak“ izeneko egitasmoa Donostiako hamaika auzotan antolatuko da 2017an. Lehen saioak astelehenean, martxoaren 6an, izango dira, Altzan. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da.
Lehen saioak astelehenean, martxoaren 6an, izango dira, Altzan. “Parketarrak” ekimenaren helburu nagusia haurrak kalean eta parkeetan jolasean ari direnean euskara erabiltzea da. Urtxintxa eskolak aurrera eramango duen egitasmo hau bi programatan banatuta dago: bata, Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat eta beraien familientzat antolaturikoa eta, bestea, Txirrintxon, 6-9 urte bitarteko haurrentzat. Horrela, egitasmo honen lehen txandakmartxoaren 6an hasi etamartxoaren 31ra bitartean iraungo dueta Donostiako plaza eta parke anitzetan jolasak antolatuko dira. Egitasmo hau doan eskainiko da.
2016an 2.000 bat haurrek parte hartu zuten
2016an oso harrera ona izan zuen egitasmo honek. Zabu-Zibu programan 1.145 bat haurrek eta 553 gurasok parte hartu zuten. Txirrintxon programan berriz, 1.066 haurrek. Egitasmoaren arrakasta ikusita, aurten ere 11 auzotan egingo da: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Loiola, Loiolako Erriberak, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldo. Donostiako hamaika auzo horietan Euskara Batzordeak sortu dira eta plangintza bat aurrera eramaten ari dira euskara sustatzeko auzoan bertan. Plangintza horien helburuetako bat euskara aisialdi eremuetan erabiltzea da eta horretarako “Parketarrak” ekimena oso eraginkorra dela ikusi dute Euskara Zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek. Aurten, estreinakoz, Loiola auzoan egingo da Parketarrak.
Parketarrak martxoan, maiatzean eta urrian antolatuko dira
Horrela, urte osoan zehar, hiru txanda edo ekinalditan banatuta, aipatutako Donostiako hamaika auzotan eramango da aurrera ekimena: martxoan, maiatzean eta urrian. Txanda bakoitzak lau saio izango ditu (astero bat), 3-5 urte bitarteko haurrentzat bata eta lau 6-9 urtekoentzat bestea. Bukaerako taulan azaltzen dira lehenengo txandako egunak eta lekuak.
Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotziaren hitzetan ekimenaren helburu nagusia familiek eta haurrek parkean euskaraz egitea da: “Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen da bestetik. Hizkuntzaren erabilera ludikoa lantzen da, hau da, euskaraz jolas egiten ondo pasako dute eta lagunarteko harremanak euskaraz eraikitzeko urrats garrantzitsua izango da”. Bere hitzetan giltzarri da haurrek ikustea euskara esparru guztietan erabil dezaketela eta ez dutela nahitaez gaztelerara jo beharrik jolasteko, behar dituzten esamoldeak edo esaerak aurkitzeko: “Haurrek eta gazteek, sarritan, eskolan edota familian bakarrik erabiltzen dute euskara. Kalean berriz, aisialdian, gauzak aldatu egiten dira eta lagunartean komunikatzeko garaian, euskara askoz ere gutxiago erabiltzen dute eta sarritan nahikoa txikitatik hasten da prozesu hori. Joera hori aldatzeko Parketarrak ekimena lagungarria da oso” adierazi du Azkaratek
Saioak noiz eta non izango diren hemen aurkituko duzu