Donostiako hainbat auzotan euskara batzordeak sortu dira bertan dauden premiei eta beharrei hobeto erantzuteko. Auzo horietan gainera, batzordea euskara auzoan sustatzeko erreferente nagusia izatea da asmoa.
Soziolinguistika Klusterrak egindako Hizkuntzen Erabileraren VIII. Kale-Neurketaren emaitzen arabera, Donostian euskararen kale erabilera %15,3 da. Azken hamar urteetan, 2011tik 2021era, kale-erabilera egonkortu egin da Donostian.