Donostiako DBHko Ikastetxeetako Euskara Batzordeen Topaketak

2017ko abenduaren 14an, lehen aldiz egin zen Tabakaleran Donostiako Bigarren hezkuntzako Ikastexe batzuetako Euskara Batzordeen Topaketa.Geroztik, urtero egin da data antzekoetan, eta beti Tabakaleran.

2019an III. Topaketa egin ondoren bi urteko etena izan dugu covid19a dela-eta.

2022ko abenduaren 16an egingo da IV. topaketa, Tabakaleran. Xehetasunak, izen emateko epe, prozedura eta gainerakoen berri laster jasoko duzue ikastetxeetan zuzenean.

Helburak anitzak dira, besteak beste, euskararen egoera eta erabileraren inguruko gogoeta egitea,  ikastetxe ezberdinetako Euskara Batzordeen elkarren berri izatea, esperientzak partekatzea, egoera ezberdinen berri izatea, eta dinamikaren bat adostea elkarrekin egiteko.

Era berean, gazteek une atsegina pasatzea euskaraz eta elkarren artean ezagutzea ere bilatzen da era honetako ekintzekin.

 

III. Euskara Batzordeen Topaketa

2019ko abenduaren  egin zen 3. Topaketa.

7 ikastetxetatik hurbildu ziren gazteak Tabakaleraran

Honakoa izan da 2019ko proposamena:

9:20

Harrera

-----------

9:30

Aurkezpena eta taldeak osatzea

Aurkezleak aurkezpena egitea eta taldeak egiteko modua azaltzea.

9:35

Ezagutza jolas edo dinamika

Taldeetan ezagutza dinamika bat egitea.

9:55

Lehen lan saioa: gazteen euskara batzordeen esperientziak konpartitzea

Taldeetan ideia zaparrada egingo da eta bildu egingo dira.

10:20

Euskarabentura

Euskarabenturako kideek ekimenaren berri ematea.

10:50

Atsedena

Aurkezleak saio moztea eta atseden tarte bat egitea.

11:15

Lehen lan saioen laburpena

Aurkezleak lehen lan saioen laburpena egitea (ideia nagusi batzuk azaltzea).

11:20

Talde berriak osatzea

Aurkezleak bigarren lan saioa aurkeztuko du eta taldeak egiteko modua azalduko du.

11:25

Zer egin dezakegu denok aldi berean?

Ideia batzuk aurkeztea, eta taldeka ideia horiek aztertzea, proposamen bat egitea eta aukeraketa bat egitea

11:45

Ideiak elkar jartzea.

Taldeetan zer aukeratu den aurkeztea.

11:55

Zer egin dezakegu denok aldi berean?

Taldetan aukereatu direnen artean gehien aukeratu denari buruz hitz egitea: aukerak, egiteko moduak eta abar

12:20

Agurra

Adostutakoa aurrera eramatera gonbidatzea.

Landutakoa garbira pasa eta birbidaliko dela azalduko du, eskerrak emango ditu eta parte hartzaileak agurtuko ditu.

Topaketaren argazkiak

Ikus hemen argazkiak

Itzuli