Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) dela eta, hainbat ekimen antolatzen dira urtero Donostian, bai auzo mailan bai hiri mailan. Ekimen hauek auzoetako eragileekin elkarlanean antolatzen ditu Udaleko Euskara Zerbitzuak, elkarte ezberdinen proposamenak aintzat hartuta eta hainbat erakunderen partaidetzarekin.
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra bitartean izan ohi dira ekintzarik gehienak eta horietan parte hartzera animatu ohi ditu Udalak herritarrak.
Auzoetako ekitaldiez aparte, 2023an, Jar dezagun teknologia euskaldunon alde leloa izango duen egitaraua ere izango da Donostian. Teknologia euskaraz erabiltzea garrantzitsua dela eta, besteak beste, mugikorra eta nabigatzailea euskaraz konfiguratzea erraza dela frogatu ahal izango dugu donostiarrok, eta gaitu.eus-en gure ahotsa ere eman ahal izango dugu.