Parkean euskaraz - PARKETARRAK egitasmoa

Parketarrak egitasmoaren helburua  haurrak bere aisialdian euskara gehiago erabiltzea da. Hiriko parke eta jolaslekuetan aurrera eramaten da. Euskaraz jolastea da asmoa, haurren artean edota gurasoekin ari direnean.

 

Guraso euskaldunek, sarritan, ez dute behar adina baliabide seme-alabekin kalean euskaraz jolas egiteko, haur eta gazteek ez dute bizitasuna aurkitzen euskaraz lagunartean komunikatzeko garaian eta hau nahiko txikitatik hasten den prozesua da.  Gabezi horri aurre egiteko sortu du Euskara Zerbitzuak Parketarrak egitasmoa.

Jolasa, ekintza askea izateaz gain, ezagutzak oharkabean jasotzeko tresna ezin hobea da, hizkuntza barneratzeko tresna, besteak beste. Alde batetik, hizkuntza formala lantzeko erabil daitekeen teknika da; baina, batez ere, hizkuntza ez formala sustatzeko da baliagarria. Hau da, euskara kalera ateratzeko modu bat da: abestiak, esamoldeak, hiztegia…

Egitasmoa adinaren arabera bereizten da, 3-5 urte dituztenentzat batetik eta 6-9 urte dituztenentzat bestetik.

Zabu Zibu izeneko programan, 3-5 urte bitarteko haurrak dituzten familiek hartzen dute parte. Gutxieneko parte-hartzaile kopurua 5 haurrekoa  da eta gehienekoa 15ekoa. Haur guztiek bere senidea den heldu batekin etorri behar dute.
Txirrintxon izeneko saioan, berriz, 6-9 urte bitarteko haurrek hartzen dute parte. Gutxienez 10, eta gehienez 25, parte hartzailerentzat da.

 

Parketarrak: 2023ko maiatza-ekaina

2023ko negu honetan ere Parketarrak egitasmoa abian izango da Donostiako parkeetan. Martxoaren 15etik ekainaren 2ra Donostiako hemezortzi auzotako parke eta jolaslekuetan emango da aurrera ekimena: Gros, Altza, Amara, Amara Berri, Antigua, Añorga, Igeldo, Loiolako Erriberak, Txomin-enea, Martutene, Morlans, Parte Zaharra, Aiete, Egia, Ibaeta eta Intxaurrondon.

Datak eta lekuak ikusi hemen

 

Erlazionatutako dokumentuak

Itzuli