Udaleko Euskara Zerbitzuak, hiriko euskaltegiekin elkarlanean, 16 urtetik gorako gazteentzako euskara klaseak antolatuko ditu uztailean. Hiruzpalau asteko ikastaroak izango dira, eta DBH4, Batxilergo 1 eta Erdi mailako Lanbide Heziketako gazteak lehenetsiko dira.
-Noiz: uztailean
-Ordu kopurua: 60 ordu guztira
-Adina: 16-18 urte. 2023an ezinbestean 16 urte bete behar dituzte. Gazteagoek ezin dute parte hartu.
-Baldintza: Donostian erroldatua egotea edo Donostiako ikastetxeren batean ikastea
-Datak eta ordutegiak:
- Uztailaren 3tik 21era, 3 aste, 4 ordu egunean, 9:30-13:30
-Lekua: Donostiako euskaltegi homologatu batean
-Maila: euskara maila urria edo oinarrizkoa (B2 gehienez)
-Prezioa: doan, 10 euroko fidantza. Asistentziaren % 80arekin itzuliko da.
-Ratioa: 8-12 gazte talde bakoitzean
-Oharra: aurten DBH4 egin duten ikasleak lehenetsiko dira.
PROZEDURA:
1. Izena emateko fitxa gazteek beteko dute
2. Fitxa bete eta gero:
-udala_euskara@donostia.eus helbidera bidali
-Euskara Zerbitzuan eskura eman edo bulegoan bertan bete (Konstituzio plaza 2, behea, 8:00-14:00)
-Euskaltegietan eskura eman
3. Gazteen euskara maila zehazteko irizpideak
-A0 maila: Gazteak azken hilabeteotan iritsi badira.
-A1 maila: Hilabete batzuk daramate Donostian eta zertxobait dakite
-Gainerako kasuetan euskaltegi bat arduratuko da gazteei mailaketa proba egin eta bakoitzari dagokion maila esleitzeaz.
4. Taldeak euskara mailari erreparatuta osatuko dira. Ikastetxe ezberdinetako gazteak izatea lehenetsiko da.
Erlazionatutako dokumentuak