Hezitzaileentzako formazioa

Ikastetxeetako eskola orduz kanpoko aisialdi, kirol eta jantokietako hezitzaileen formakuntza hizkuntzen kudeaketari buruz, haurren artean euskararen ahozkotasuna eta erabilera sustatzearren egiten diren ikastaroak dira, formazio txiki bat. Normalean ordu eta erdi edo 2 orduko bi saio izaten dira. Formazioa ikastetxean bertan eman ohi da, baina ikastetxeak aukeratzen duen lekuan izan daiteke, eta saio bakarra ere izan daiteke. Hezitzaileen taldea oso aldakorra denez, urtero egin daiteke, eta bigarren urtez daudenentzat saio bakarra egiteko aukera dago.  6-12 arteko hezitzaile taldeak egiteko aukera dago.

Eskaera egiteko

-Ebeterekin zuzenean jarri harremanetan hurrengo estekan klikatuta: https://www.ebete.eus/harremana/

-Jarri harremanetan Donostiako Euskara Zerbitzuarekin email edo telefono bidez:  Udala_euskara@donostia.eus / 943493750

Itzuli