Gurasoak guraso diren unetik haurrek euskararekin harreman naturala izatea da helburua, etorkizunean bere hizkuntza izan dadin. Horretarako, hainbat baliabide eskaintzen dira.
Euskararen erabilera sustatzeko aisialdiko jarduera bat da. Haurren artean egiten da, eskolaz kanpo, ikastetxeetan, bazkaldu ondoren edo eskola amaitzean arratsaldean.
2022ko Oporretan Euskaraz udalekuan plaza lortu duzun jakiteko klikatu hemen
Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak ahozkotasuna eta bertsolaritza sustatzeko lehen hezkuntzako ikastetxeetan garatzen duen programa da. Bertsolariak ikastetxeetara joaten dira eta haurrekin batera bertsogintza lantzen dute. Euskal Herriko herri askotan lantzen da eta arrakasta handia du gaztetxoen artean.