Oporretan Euskaraz udalekuak

Oporretan Euskaraz orokorra

"Oporretan euskaraz" udalekuko haurrak Donostian barrena

Klikatu argazkien gainean handiago ikusteko

Euskararen erabilera sustatzeko asmoz antolatutako udaleku irekia. Uztailaren 3tik 28ra. 

  

Aldaketak uztailaren 3an hasiko diren udaleku irekietan

 

OHARRA: Uztailaren 3an aldaketak izango dira, Tourra dela eta: haurrak 13:00etan jaso beharko dituzte horien gurasoek. Trafikoaz gain, oinezkoen pasabideen erabilera ere murriztuko dute. Hori dela eta, haurra 13:00etan jaso ezin duenak, astelehenean haurra jarduerara ez bidaltzea gomendatu dute antolatzaileek.

Gogoratu:

08:30-9:00 Haurtzaindegi zerbitzua (zerbitzua eskatu duten familientzat)

Uztailaren 3tik aurrera: 09:00-13:30 Oporretan euskaraz

13:30: haurrak jasotzea. Puntualtasuna eskatzen da.

Leku guztiak bete dira, eta neska-mutilak taldeetan banatuta daude.

Egokitu zaizuen taldea kontsultatzeko, klikatu hemen.

BILERA FAMILIEKIN

Ekainaren 28an, 17:30ean, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Alderdi Ederreko sarrera.

Hilaren 29an, informazioa bidaliko zaie familiei posta elektronikoz.

Azken jarraibideak, galderak... jasotzeko, adi egon Hezten-en mezu edo komunikazioei.

Oporretan Euskaraz 2023

Izena emateko epea: maiatzaren 2tik 10era.

Udaleku irekiak uztailaren 3tik 28ra izango dira.

Hemen duzue informazio guztia: INFORMAZIOA

 

Itzuli