Xare

Xare euskarazko kultura digitala suspertzeko helburua duen egitasmoa da. IKTak, gazteak eta
euskara egitasmoaren hiru zutabeak dira. 2012an Donostian Kursaalen antolatu zen lehen aldiz
publiko zabalari zuzenduta.

2019an 15-16 urteko nerabeei zuzendutako jardunaldi formatua hartu zuen. Donostiako EHUko Informatika fakultatean egin zen.

2020an Covid19aren ondorioz bertan behera geratu zen eta 2021ean ikastetxeetan egin zen.

2022an hasierako formatua berreskuratu nahi da, baina bi egunetan banatuta, abenduaren 5ean eta 9an, hain zuzen ere.

Ikastetxeek laster jasoko dute informazio xehea.

XAREren helburu nagusia IKTen alorrean, eta oro har kultura digitalean, euskararen
erabilera sustatzea da. Zehazki, honakoak lortu nahi dira:
• Euskarazko kultura digitala suspertu.
• Egungo euskarazko softwarea ezagutarazi.
• Euskarazko softwarearen erabilera sustatu.
• Softwarea euskaratzea bultzatu.
• Euskarazko IKTen sektoreari ikusgarritasuna eta balioa eman.
• Erreferentziazko gune bat sortu herritarrentzat.
• Ordenagailuetan zein mugikorretan euskarazko sistema eragile eta softwarea instalatu eta
erabiltzeko ohitura sortu eta indartu.
• Ikasleei IKTak erabiltzeko irizpide eta jarraibideak eman

 

Itzuli