Haurrek euskaraz mintzatzeko ohitura har dezaten da gure helburua. Jarraian duzu gure zerbitzuen eskaintza:
1.- Haur txikien familientzako ekimenak: |
3.- Euskaraz hezi: -Antzerkhizkuntza (pilotua) |
2.- Aisialdian euskaraz: -Aisialdiko jarduerak (Agenda) -Aisikasi (Ikastetxearekin zuzenean) -Udan mintza-jolasean (Ikastetxearekin zuzenean) |
4.- Formazioa: -16-18 urte bitarteko gazteentzako euskara ikastaroak |
5.- Beste ekimen batzuk |
2023-2024 ikasturtean Donostiako edozein euskaltegitan izena eman dutenek zabalik dute jada Donostiako Udalaren dirulaguntza eskatzeko epea. Urriaren 1etik dago zabalik dirulaguntza-eskaera egiteko epea eta eskaera, ikastaroa hasi eta hilabeteko epean egin beharko dute, online, zein aurrez aurre.
Turistentzako Euskarazko Hiztegi Txikia argitara eman du UdalekoEuskara Zerbitzuak Jon Insausti Kulturako eta Euskarako zinegotziaren esanetan, patrikako hiztegian euskarazko oinarrizko hainbat hitz eta esaldi bildu dira Donostiara etortzen den bisitariak ezagutu eta erabili ditzan (agurrak, lekuen izenak, egunak, hilabeteak, zenbakiak…). Hitz horiek guztiakbederatzi hizkuntzatan kaleratu dira: euskara, gaztelania, galegoa, katalana, frantsesa, ingelesa, italiera, alemana eta, berritasun gisa, japoniera.